- Artikulu hau Ingalaterrako konderriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dorset (argipena)».
Dorset edo Dorsetshire Hego-mendebaldeko Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Mantxako kanalaren itsasertzean dago. Hiriburua Dorchester du (18.000 biztanle inguru 2009an).
2.653 kilometro karratuko area du.
Mugakideak
Mugakide hauek ditu: hegoaldean Mantxako kanala, mendebaldean Devon, ipar-mendebaldean Somerset, ipar-ekialdean Wiltshire eta ekialdean Hampshire.
Barrutiak
- Weymouth and Portland
- West Dorset
- North Dorset
- Purbeck
- East Dorset
- Christchurch
- Bournemouth
- Poole
Pertsonaia ospetsuak
Dorseteko hiritar famatuena Thomas Hardy (1840-1928) idazlea da, Dorchester hirian jaioa.
Kanpo estekak