Blynxa edo lynxcata katamotzaren (Lynx gn.) espezie ezberdinen arteko hibridoei ematen zaien izena da, zehazki katamotz gorriaren (Lynx rufus) eta beste espezieen artean sortzen direnak. Sortzen diren ondorengoen itxura gurutzaturiko espezieen araberakoa da: ipar-katamotzek (Lynx lynx) orban gehiago dituzte, baina kanadar katamotza (Lynx canadensis) lauso eta argiagoa da.[9]
Hibridook gehienbat gatibutasunean sortu dira, baina naturan ere ager daitezke, katamotz gorriak bere espezieko bikoterik aurkitu ezean. Hibrido haietatik ez da aurkitu katamotz ar eta katamotz gorri emeen bikoteen ondorengorik. Denbora luzez uste izan zen blynxak, mandoen antzera, antzuak zirela; baina banako eme baten jarraipena egin ostean, ondorengo ugalkorrak direla ikusi zen.[10][11]
Katamotz gorria × oihan katua
Oihan katamotza katamotz gorriaren (Lynx rufus) eta oihan katuaren (Felis chaus) arteko gurutzapenaren ondorioa da, etxe-animalia exotikoa izateko sortua. Hurrego ondorengo belaunaldietan hainbat etxe-katurekin (savannah, mau egiptoarra, serengeti edo pixie-bob) zein karakalekin gurutza daitezke.[12]
Katamotz gorria × ozelotea
Ocelynx edo Ocebob izenekoa ozelote (Leopardus pardalis) eta katamotz gorriaren (Lynx rufus) arteko hibridoak sortu dira gatibutasunean. Izan ere, naturan espezie horien elkartea neketza litzateke, ingurune ezberdinak nahiago baitituzte: katamotzak arboladi, desertu eta zingiretan bizi dira, baina ozeloteak baso sarrietan dira.
Antzeko tamainako espeziek izanik eta biak orbandunak, ondorengoak antzekotasun handia dute guraso-espezieekin. Katamotzekiko desberdintasun nagusia buztanaren luzera da, ozelotearen antzera, luzea baita.[9][13]
Saiaturiko hibridazioak
Probaturiko eta emaitza edo bideragarritasun eskaseko gurutzapenak dira; oro har, gurutzaturiko generoen arteko dibergentzia genetikoaren ondorioz.
Etxe-katua (Felis catus) × katamotz gorria (Lynx rufus). Katuen eta katamotzen arteko hibridazioen berri izan den arren, gertaera puntualak izan dira eta froga anekdotikoek alderatuak. Pixie-bob izenaz ezagutzen den katu arraza katamotz baten hibridazioaren ondorio dela pentsatzen da, baina froga genetikoek kontrakoa adierazten dute.[14] Hala, gurutzapen horien ugalkortasuna ez dago zientifikoki frogatua.[15]
Eboluzioa
Ezagutzen diren katamotzaren (Lynx generoaren) lau espezieakLynx issiodorensis espeziearen ondorengoak direla uste da.[16][17] Espezie horren arrastoak XIX. mendean aurkitu ziren Frantziako Perrier mendian.[18] Antzinako katamotz hori Afrikan sortu omen zen Pliozeno berantiarrean, eta Europa, Amerika zein Afrikan bizi zen geroztik Pleistozeno goiztiarreko Azken glaziazioa arte.[16]Asian espezie horren sinonimotzat harturiko espezimen bat aurkitu zen 1945ean.[19] Issoireko katamotzak zuen tamaina eta formagatik (gorputz-adar mortz eta sendoagoak), etxeko-katu baten antzekoagoa izango litzateke.[17]
Hori dela eta, espezie hori egungo katamotzekin erlazionatzerako orduan hainbat hipotesi proposatu dira: horietako batek tarteko espezieak aurkezten ditu. Hipotesi horren arabera, hiru leinuren arteko (Lynx pardinus, Lynx lynx, eta Lynx rufus) dibergentzia argia dago, laugarren espeziea (Lynx canadensis) Lynx lynx-en ondorengoa da.[20]
Hala, Iberiar katamotzaren (Lynx pardinus) lehen formak Issoireko katamotzaren (Lynx issiodorensis) aztarnek adierazitakoen antzekoak izango lirake. Kobako katamotza (Lynx pardinus speleus edo Lynx spelaea), Pleistozenoan biziriko ustezko Iberiar katamotzaren azpiespeziea zen.[21] Horrek ipar-katamotzaren (Lynx lynx) eta iberiar katamotzaren arteko ezaugarri morfologikoak izanik, proposatu da Issoireko katamotza Kobako katamotz bilakatu zela, eta ondoren, Kobako katamotza Iberiar katamotz bihurt zeboluzionatu zela.[22]
Hipotesi berak aipatzen du ipar-katamotza, Issoireko katamotza eta egungo gainontzeko espezieak baino handiagoa izanik, eta hortzeria desberdina aurkeztuz, Europa zein Asian zehar zabaldu zela Iberiar katamotza penintsulara mugatuz.[20][22]
Azkenik, katamotz gorriaren garapena Issoireko katamotzak duela 5 eta 2 milioi urte artean eginiko migrazioaren ondorio dela proposatzen du, Bering itsasartea Pleistozenoko glaziazioan zeharkatuz Ipar Amerikarantz. Hipotesi horren alde, duela 2,5 eta 2,4 milioi urte arteko arrasto fosilak aurkitu ziren Texasen.[23][24]
Anatomia eta fisiologia
Ne
Katamotzen neurria espeziearen arabera aldatzen da, proportzioak manteduz. Lau espezieetatik txikienak amerikarrak dira (katamotz gorria eta kanadar katamotza),[25][26] eta handiena ipar-katamotza da.[27] Tamaina eragiten duen beste faktorea sexua da, dimorfismo sexual ageria erakusten baitute. Izan ere, batezbeste arrak emeak baino laurden bat handiagoak dira.[20][28][29]
Katamotzaren gorputz-forma oso bereizgarria da, felinoen artean parekotasuna duen genero bakarra karakala izanik (desertuko katamotza edo Afrikako katamotza[33] izenez ere ezaguna). Atzeko gorputz-adarrak oso garatuak dituzte, muskulu indartsuenak gune lunbarrean, sorbaldetan eta lepoan egonik.[34] Hala, pausu zabukatuarekin ibiltzen dira. Katamotzak digitigradoak dira: oinak gainontzeko gorputzaren noranzkoan dituzte, modu eraginkorragoan salto egiteko eta abiadura handiz mugitzeko eskuraturiko moldapena dena.[35][36][37] Bost hatz dituzte aurreko hanketan eta lau atzekoetan.[38] Haien urrats arrastoak zuzenak izaten dira, bereziki bizkor ibiltzean.[20] Aldiz, felino gehienek indarra gorputzaren aurrealdean izaten dute.[39]
Hankak, oro har, luzeak eta oin handiak dituzte gainontzeko gorputzarekin alderatuta; elurrean ibiltzeko moldaerak dira, hanka luzeak elur pakete lodietatk errazago ateratzeko, eta etxe-katuaren (Felis catus) antzera, oin zabalak elurretan ez hondoratzeko.[20][30] Gainera, oin azpiko kuxinak oinatzen soinua isilarazten du, ibilera mutua bermatuz. Beste haragijaleekin alderatzean, katamotzek hankekin eragiten duten lurrazal gaineko presioa askoz baxuagoa da; esaterako, basakatuak (Felis silvestris) eragiten duena baino hiru aldiz baxuagoa, eta koioteak (Canis latrans) eragindakoaren erdia.[20] Buztana motza da, 20 eta 25 cm artekoa.[39]
Katamotzek erpe atzeragarriak dituzte, normalean ezkutuan daudenak behatz arteko azal bereizituan. Erpeak erakustea erabakitzen dutenean, behatzen muskulu flexore luzea (Musculusflexor digitorum longus) uzkurtzen dute eta erpea behatzartetik proiektatzen da.[40] Horregatik, erpeak zorrotz mantentzen dituzte behar denean mugitzen, zuhaitzak eskalatzen edo ehizatzen laguntzeko.[41]
Ilaje eta kolorazioa
Gorputz guztia ilez estalia dute: horri ilaje esaten zaio. Masail inguruan ile luzeagoak dituzte, 'belarrondoko bizar' izenaz ezagutzen direnak eta aurpegiari itxura zabala ematen dietenak.[42] Ile horiek, bigotearekin (vibrissae) batera, ispilu paraboliko bat eratzen dute soinuen harrera finagoa eskuratzeko eta soinu-kokapen hobea izateko.[43]
Katamotzen ilaje-kolorea marroitik, urrekara eta zurira alda daiteke: batzuetan orban ilun marroiak aurkezten dituzte gorputz-adarretan. Kolorazio hori, ilajearen luzerarekin batera, klimaren arabera aldatzen da; Estatu Batuetako hegomendebaldeko katamotzek ile motza, iluna eta tamaina txikia dute, baina klima hotzagoetako populazioek ilaje lodiagoa (9.000 ile/cm2),[20] kolore argiagoa eta elurrera moldaturiko atzaparrak dituzte. [39]
Orban kantitatea ere latitudearekin aldatzen da, eta lau mota bereizten dira: orbandunak, marradunak, lausoak eta rosetak.[20][44][45] Orbanen banaketa eta morfologia banakoen arabera aldatzen den arren, espezie bakoitzak badu morfologia ohikoa: iberiar katamotzak orban ugariko ilajea aurkezten du, eta kanadar katamotzak orban gutxi ditu edo bat ere ez.[39][46][47][48]
Ilajearen kolorazioa aldakorra den arren, papar, tripa eta hanka barnealdean espezie guztiek ilaje zurixka bera dute.[49] Kasu askotan ikusi ezin den iduneko beltza ere izaten dute, tximileta-begizta baten antzekoa.[50] Horrez gain, masailetan, kokotsean eta begi inguruan krema kolorreko ilea dute, eta kolore beltzeko ile-xorlak belarrien puntetan.[6][51]
Burua
Buruak forma biribila du eta lepo bereizgarri motz batez eusten da. Garunak, oro har, eta bereziki jokaerarekin zer ikusi duten hemisferio zerebralak handiak dira,[52] felido txikiengan eta espezie gautarrengan bezala.[53]
Belarriek hiruki luze forma dute eta puntetan ile-xorla beltz batzuk dituzte, katamotz espezie guztietan, karakalek, oihaneko katuek eta etxe-katu arraza batzuek bezala. Ikerlariek ez dakite zer funtzio zehatz duten, baina entzumenaren hobekuntzarekin edo haizearen noranzkoa jakitearekin lotuta egon litezke.[6][39][51]
Begiak handiak dira, felino espezie gautarren antzera,[53] eta buruaren aurrealdean daude. Kokapen horri ikusmen binokularra deritzo eta ohikoa da harraparien artean, distantzien neurketa ahalbidetzen baitu, harrapakinak ehizatzeko egokia. Aldi berean, ikusmen mota horrek inguru giro osoa ikustea oztopatzen du, soilik 220º inguru begizta baitezakete.
Begien egituraketan tapetum lucidum deituriko ehuna dute.[6][54] Ehuna koroidearen parte gisa eta erretinaren atzean dago. Egitura horrek funtzio katropikoa betetzen du, argia islatuz fotoerrezeptoreek argi gehiago xurga dezaten. Gauean edo argi txikia dagoenean ibiltzen diren animalia ugariren moldapena da.[55][56] Katuen eta gainontzeko karniboroen kasuan, Choroidal tapetum cellulosum edo tapetum cellulosuma dago.[57][58]Tapetum mota hori lerroetan erregularki kokaturiko (2-300 nm-ko distantziarekin) zuntz formako 6-12 zelulak osatzen dute. Zelula horien lodiera eta kolorea ezberdina da. Gainera, zelulen zitoplasman material islatzaile osmiofilikoa (zink zisteina edo taurina) aurkitzen da.[58] Ehun hori edukitzearen ondorioz, ingurune ilunetan katamotzen begiak argiztatzean (linterna, argazki kameren flashaz, eta abar) begiek argia islatu eta pupilek disdiratzen dutela dirudi.
Tenperatura nabaritzen duten errezeptoreak dauzkate mingainean.[53] Izan ere, mihia erabil dezakete ile-apaintzearen bidez termoerregulatzeko. Mingainaz gorputz guztia listuz bustitzen dute, eta listua lurr,ntzeangorputz tenperatura jaitsi egiten da: barne gorputzaren eta ilajearen tenperaturen arteko desberdintasuna 1,1ºC-koa izatera hel daiteke. Frogatu denez, felinoak beren gorputzeko ur-galera ebaporatiboaren herena ilajeko listu bidez gertatzen da.[59][60]
Mingainak dastamen papilak ditu, zaporeak detektatzeko, baina, haiez gain, 'arantza papilak' (filiform papillae) ditu; janaria heltzeko, haragiaren ehunak deformatzeko, hezurretatik kentzeko eta haien burua garbitzeko erabiltzen direnak.[59][61] Ehundaka papila horiek felinoek aurkezten dituzte mingainaren erdialdean, keratinaz osaturiko arantza kurbatu horiek punta hutsak dituzte eta bertatik listua helaraz dezakete gorputzeko azalera ilajea zeharkatuz.[59][62]
Hortzeria
Animalia haragijaleen antzera, katamotzen hortzek forma konikoa dute.[63] Baina gainontzeko felinoek ez bezala (30 hortz dituzte, 3.1.3.13.1.2.1), haien hortzeriak 28 pieza ditu: haien arteko distantzia 2-3 cm-koa da.[64]Hortzeri-formula3.1.2.13.1.2.1 da, felinoek duten 3. goi-aurre haginetatik bana galdurik.[65][66] Baraila laburragoak dituzte ondorioz, eta horrek hozkada indartsuagoa egitea ahalbidetzen die. Kasu batzuetan katamotzek (bereziki kanadar espeziekoek) gainezkako hortzeria gara dezakete, ebolutiboki galduriko bi aurreko haginak berreskuratuz.[42]
Haien funtzioari dagokioez, elikatze prozesuan ebakortzek munta txikia dute, inoiz erabiltzen ez baitira gorputz baten haragia karraskatzeko. Letaginak hortz nagusiak dira, ehizatzeko eta harrapakina hiltzeko erabiltzen baitira. Ostera, haginak daude, elikatzeko erabiliak; goi eta behe-aurre hagin handiak dituzte (hagin harakinak deituak), haragia moztu eta mastekatu gabe irentsi ahal izateko.[67][68][69]
Esne hortzeriak ez du haginik, hortzeri formula 3.1.23.1.2 da. Lehenik esnezko letaginak agertzen dira, ostera ebakortzak eta azkenik aurreko aginak. 5-6 hilabetetara behin behineko hortzak garatzen dituzte,[70] lehenik ebakortzak ordezkatuz, ondoren letaginak, aurreko haginak eta azkenik haginak eskuratuz.[20] Katamotzen hortzeriaren beste ezaugarri bat, 13 eta 18 hilabete artean sustraien kanala edo kanal erradikularra ixten dela da;[71][72] beraz, ezaugarri honen presentzia hortzeri motarekin batera erabili daiteke katamotz gazteek urtebete baino gutxiago edo gehiago duten bereizteko.[73]
Barailak gainontzeko felinoekin alderatuta murrizpen proportzionala jasan du, hozkadaren indarra areagotuz.[50]
Dastamenaren organo nagusia mihia da, dastamen-papilaz betea. Ikerketa genetikoen arabera, zapore batzuekiko sentiberagoak dira besteekiko baino; barazkietan aurkitu daitezkeen azukreen zapore gozoak oso detektagarriak ez diren bitartean, zapore mingotsekiko sentiberak dira. Bestalde, fruituak bezalako jaki zaporeak jaten dituztela ikusi da, nahiz eta lehorte garaian likidoak berreskuratzeko dela uste den. Gainera, beren dieta hiperharagijalearen ondorioz, haragiko proteinen zaporeekiko oso sentiberak dira, haragiaren freskotasuna detektatzeko erabilgarria dena.[53]
Ugaztun gehienen antzera ukimen errezeptoreak edo mekanorrezeptoreak dituze gorputz guztian zehar, baina konzentrazio handienean oinen atzaparretan eta bigotean aurki daitezke, baita xorlatan masail, begi-gain, kokots eta hanketan ere. [30][39]
Bigotea edo vibrissak goi-ezpainaren gainean lerroetan kokaturiko errezeptoreak dira. Ile arruntak baino lodiagoak dira eta sustraiak hiru aldiz sakonago dauzkate: nerbio-amaiera ugari dituzte eta haien bidez jasotako informazioa prozesatzen duen garunaren zatia (sistema somatosentsorialekobarrika kortexa)[74] kortex bisualaren antzekoa da, ukimenaren bidez jasotako informazioarekin ingurunearen hiru dimentsioko mapa bat eratzea ahalbidetuz, ikusmen zehatza izateko beharrik gabe. Bigote bidez, gainera, distantzia gertuan (hor ez dute ikusmen onik) edo dagoeneko harrapatu dutenean harrapakinaren mugimenduei buruzko informazioa jaso dezakete.[30][39]
Felidoek entzumen tarte zabala (55-200 Hz) dute, kasu batzuetan 78 kHz-rainokoa. Katamotza bezalako harrapakari txikien kasuan, harrapakin txikiek emitituriko soinuak (20 kHz) edo inguruko frekuentzia oso baxuetako soinuak (500 Hz) distantzia luzera entzuteko eboluzionatu dute. Ahalmen zabal horrez gain, belarrietan mobilitate handiak soinuen jatorria zehazten laguntzen die. Hainbat kasutan erabilgarria da: aurkariak lurraldean detektatzeko, bikoteen kokalekua zehazteko edo ikusmen baxuko ingurumenetan harrapakinak nabaritzeko.[53]
Begien kokapen binokularra izateaz gain, ikusmen dikromikoa dute. Halaber, bi koloretan soilik ikusten dute. Beren erretinan fotoerrezeptore gehienak makila-zelulak dira: kono-zelula gutxiago dituztenez (soilik OPN1LW eta OPN1SW), ez dezakete kolore gorria antzeman. Dikromismoa ugaztun gehienen kasua da.[75][76] Ezaugarri horrek arazo gutxi dakartza, gauez zein egunez ehizatzen dutenez, mugimendua nabaritzeko gaitasuna nagusi da eta koloreak desberdintzearen funtsa, txikiagoa. Gainera, ehizan laguntzeko pupilek pitzadura bertikal eta forma biribila dute,[53] pupilaren forma argiaren eskuragarritasunaren arabera gehiago eraldatzea ahalbidetuz; hala, argi txikiarekin pupila askoz gehiago zabaltzen zaie, ikusmena zuhurtu, eta ingurune ilunetan ehizatzeko gai dira. Argi murritzeko inguruneetan hobeto ikusteko, tapetum lucidumak laguntzen du, eskura dagoen argi kopururik handiena erabiltzen dela bermatuz.[6][53][54][55][77]
Katamotzek rhinariuma edo 'sudur hezea' dute, animalia askok aurkezten dute sudur zuloen irekidura inguruko azal gunea da, espezie batzuetan hezea mantentzen dena. Bertatik feromona eta beste molekula kimiorrezeptoreak barneratzen dira eta organo bomeronasalaean dagoen usaimen-epitelioko nerbio-amaierekin kontaktuan jartzean, horiek informazioa garunera garraiatzen dute. Felino batzuen kasuan, garuneko usaimen-erraboilak beste karniboroenak baino txikiagoak dira eta usaimen-neuronen kantitatea ere txikiagoa da (Canidae familiako kideen erdia, baina gizakion bikoitza), ez baitu berebiziko garrantzirik haien biziraupenerako.[53]
Felino batzuek usain arrastoak erabiltzen dituzten arren harrapakinak ehizatzeko; baina funtzio nagusia intraespezifikoa izaten da, emeek araldian sorturiko hormonen detekziorako erabilia.[30][39] Emeen gernua zein organo sexualak miazkatzean, katamotz arrek hauen hormona (estrogeno) eta feromona maila detekta dezakete, araldian dauden eta ugalketarako 'errezeptiboak' izango diren jakiteko. Hala den kasuetan, arrek burua altxatu eta flehmen erreflexua egingo dute; ahoko uzkurtze berezia da, non ahoa ireki eta ezpainak atzera eramaten dituzten, imintzio bat eginez. Keinu horrekin organo bomeronasala erakutsi eta produktu kimiko usaintsuen molekulen transferentzia errazten da. Erreflexu horren ostean, arra emearengana hurreratu eta estalketa hasten da.[53]
Komunikazioa
Katamotzak soinu bidez komunikatzen dira espezie banakoen artean eta beste espezieekin; hainbat soinu eratzeko gai dira: ozen urruma ozenak,[78]txistatuak, karraskak eta marmarrrak;[79] baina ez dira orro egiteko gai.[50][53][79] Izan ere, orro egin ahal izateko laringe eta ahots-korda handiak behar dira, frekuentzia baxuko soinuak durundatzeko. Gainera, ahots-kordek lauki forma izan behar dute, eta ez triangularra (katamotzen kasuan bezala), biriketan presio gutxirekin soinu ozenak eratzeko. Azkenik, laringeko erresonantzia-kutxa handitzeko gaitasuna eduki behar da, laringea lepo baserantz (eta faringe zein ahotik urrun) bultzatuz; horretarako, hioide hezurraren hasierako zatia fibroelastikoa eta zabalgarria izan behar da (katamotzean posible ez dena, hioide hezurra erabat osifikaturik dagoelako). [53][80][81]
Halaber, katamotzak urrumatzeko gai dira;[78][79] ahots-muskulua (Musclus vocalis) edo muskulu tiroaritenoidearen (Musculus thyroarytenoideus) parte sakonena azkar uzkurtzean,[82] muskuluaren bibrazioek ahots-korden dardara azkarra eragiten dute. Horren ondorioz, guk urruma gisan detektatzen dugun 'r' soinu baxua (25 Hz) eratzen da.[53][83] Urruma eratzeko beharrezko muskuluen morfologia (erraz bibratzeko gai diren ahots-kordak) dela eta, orroak eratzeko gai diren espezieak, ez dira gai urruma sortzeko.[53]
Gaixotasunak
Katamotz espezieentzat endemikoak diren gaixotasunak:[84][85][86]
Lehen aldiz detektatu zen Doñana Parke Naturaleko Iberiar katamotz basati batean, 2000. urtean. Beste animalia haragijale basatien kasuan bezala, dieta bidez infektazen dira; basurde, orein arrunt eta adarzabal (ungulatu) infektatuak jaterakoan transmiturik. Aldi berean, animalia belarjale hauek behi-azienden elika-guneak konpartitzearen ondorioz eskuratu dezakete gaixotasuna. Eta ur zein lur-bidezko kontaminazioa ere posibilitate bat da.[85] Normalean, tuberkulosiak ez ditu haragijale basatien populazioak gehiegi eragiten, baina iberiar katamotzaren kontserbazio egoera larriak, bereziki kalteberak bilakatzen ditu. Gainera, egun mantentzen den prebentzio neurri nagusia gaixorik aurkitzen diren banakoen eutanasia da, gaixotasuna populazioan zabaldu ez dadin.[90]
Katamotzetan azterturiko sintoma batzuk felino gatibuetan azterturiko tuberkulosi sintomekin bat datoz: lesio granulomatoso ugari (birika, glandula adrenal, barea, gibel eta nodulu linfatiko mesenterikoetan), emaziazioa (malnutrizioaren ondoriozko argaltze patologikoa) eta birika-lesio larriak (gune nekrotiko zabalak, makrofgo eta zelula epitelioidez inguratuak, fibrosia eta Langhans zelulen falta). Horrez gain, hidrotoraxarina, sorbalda handitua eta gune ezberdinetan zablduriko pneumonia nekrotikoa ere aurkezten zituen.[91]
Estresa organismo baten ongizate orokorrarentzat kaltegarria izan daiteke, horregatik katamotzen kasuan estresak ugalketan, hazkuntzan eta sistema immunologikoan eduki dezakeen eragin kaltegarria aztertu da. Horretarako, entzima bidezko analisi immunologikoak (Enzyme ImmunoAssays, EIA) egin dira, organismo baten material organiko jakinaren (ilea, uzkia, gorotzak, etb.) hormona mailak aztertzen dituen froga. Katamotzen egoera babestua dela eta, proba ez-inbasiboak egin dira egoera adrenala aztertzeko, gorotzen metabolito glukokortikoideak (faecal Glucocorticoid Metabolites, fGM) monitor ),[94] hormona adrenokortikotropikoa (AdrenoCorticoTrophin Hormone, ACTH) zein kortisola ilean neurtuz.[95][96]
Bizi-zikloa
Katamotzaren bizi-zikloan ugalketa sasoikoa izaten da, baina estuki erlazionatuta dago bizi den inguruneko baldintza klimatikoetara.[97] Katamotz emeek beren lehen urtean araldia dute, baina ez dira ugaltzen.[1] Katamotz emeek lehen katmotz kumaldia bi urterekin edukitzen dute, ikusi delarik lehen urtean katamotz oso gutxik kumeak dituztela. Izan ere, emeek heldutasun sexuala 1,5 urterekin eskuratzen dute, hauen obarioen egituraren (Graaf folikulu eta CL kantitate)[98] eta banakoen pisuaren arabera determinatu daitekeena.[2] Arren kasuan, testikuluen pisuak eta esperma produkzioak adierazten dute heldutasun sexuala eta estaziotasuna;[98] normalean, bigarren urtean bilakatzen dira ugalkorrak.[1][2]
Felidoen familiak bi berezitasun ditu bere ugalketa-biologian: obulazio induzitua eta pseudo-haurdunaldiak. Ezaugarriok katamotzengan ere nabari daitezke.[98] Baina horrez gain, ugalketari dagokionez, katamotzek beste berezitasun bat dute: obarioetakogorputz luteoak (Corpus luteum, CL) makroskopikoki ikusgarriak direla, progesterona hormonaren eraginpean, eta hormona horren kopurua altu mantentzen da urteetan zehar:[98][99][100][101] gorputz luteoak obarioetan mantentzen dira, aurreko zikloetako gorputz luteo (Luteal Bodies of Previous Cycles, LBPC) izenaz ezagunak. Ikusi da CL garaikidea LBPCekiko morfologikoki desberdina dela, bat datorrena urtean behin haurdun geratzen direlaren ezagutzarekin.[102] Gorputz luteoak (CL) urteetan zehar mantentzeak ugaltze-ziklo mono-estrala eragiten du katamotzengan.
Ziklo menstrual hori bereizia eta etxe-katuenarekin parekatuta desberdina da (aurretiaz eredu gisan erabiltzen zena felino guztietantzat).[98][103] Hor, espontaneoki (batez ere harrpakin dentsitatea altuagoa denean, kumeen biziraupena altuagoa izan dadin)[104] obulatzen hasten dira.[98]Esteroide sexualek eta prostaglandinek, batez ere progesteronak definitzen du katamotzen hileroko zikloa.[105] Espezieek ziklo mestrual bera dute, oro har, kasu batzuetan izan ezik: adibidez, katamotz gorriak ziklo poliestrala erakusten duenean.[98] Horrez gain, ikerketak egin dira naturan eta gatibutasunean gertatzen diren desberdintasunen artean. Gehienbat ikusi da gatibutasunean ugalketa murrizten dela eta, aldi berean, estres-hormonen (edo hormona adrenalen) balio altuak daudela. Hormonen balio altu horiek energia erregulazio zein gatibutasunaren estresante fisiologikoen ondorio izan litezkeela proposatu da.[106]
Orohar animalia bakartiak izan arren, eme eta arren arteko bikoteak eratzen dira estalketa-denboraldian, non arrak emea bere desplazamenduetan jarraitzen duen.[30] Estalketa normalean negu amaieran (martxoa eta apirila) ematen da. [20] Emeek urtebeteko ziklo monoestrala dutenez, urtean behin geratzen dira haurdun.
Arrak beren kabuz bizitzera bueltatzen diren bitartean, emeak batazbesteko 70 eguneko haurdunaldiaren ostean,[107] sedentarioago bilakatu eta gordeleku bat bilatzen dute.[97] Hala, uda hasieran (maiatza eta ekaina) erditzea ematen da.[108]Kumaldiak 1-4 kume artekoak dira, kantitate ohikoena 2 edo 3 izanik.[109][110] Ikusi denez, haurdunaldi erratioa baxuagoa izaten da 2 urteko emeetan (% 54.5), 3-7 urteko banakoetan baino (% 95.6), eta balio tartekoak eskuratuz 8-13 urte artean (% 75).[102]
Lehen 6-9 asteak amarekin gordelekuan igaro ondoren,[111] bertatik atera eta kume gazteak amarekin bizi dira hurrengo negua arte (10 hilabete). Amarekin dauden bitartean ehizatzen ikasten dute eta hurrengo estalketa sasoiaren aurretik emantzipatuko dira, dagoeneko okupaturik dauden guneengandik gertu lurralde propioa eratuz.[20]
Katamotzak lurraldekoiak eta bakartiak dira.[42] Defendaturiko lurraldeen tamaina (4 eta 2800 km2 artekoa, espezie eta habitataren arabera)[113] harrapakinen dentsitataearen, sexuaren eta katamotz espeziearen araberakoa da.[30][113] Lurraldea definitzen duten markak usainkorrak (gernu latsak) edo ikuskorrak (urradura markak) izaten dira, normalean azalera edo gune ikusgarrien gain.[114] Marka hauen dentsitatea lurraldearen erdialdan handiagoa izaten da periferian baino.[20] Hala, lurraldeen periferian 'gune neutro' deritzen zonaldeak eratzen dira, non sexu ezberdinetako banakoak aurkitu daitezkeen inolako gatazkarik eratu gabe.
Ordea, lurralde barnean sexuen arteko gatazkak era daitezke beste banakoen barneratzea ematen bada. Normalean ar bakoitzak azalera jakineko lurraldea defendatzen du, aldi berean eme baten edo gehiagoren bizitoki independienteak barne dituelarik. Emeen artean ere hain arteko bizitokiarekiko zelotasuna mantentzen da.[30][115] Batez ere emeek giza-populazio edo jarduerak dituzten lurraldeak ekiditen dituzte, emeen artean kumedunak izanik gutxien hurbiltzen direnak giza-aktibitatedun guneetara.[116]
Katamotzen aktibitatea gehienbat ilunabarrean,egunsentian eta hauen artean (gauez) ematen da.[117][118] Egunsentiko edo ilunabarreko aktibitate maila sasoiekin aldatzen da. Orohar, ilunabarreko aktibitatea egunsentikoa baino altuagoa izan arren, udaberri eta udan (enperatura altuagoekin) ilunsentiko aktibitatea murrizten da, gehienbat tenperatura altuagoak ekidinez;[119][120] eta neguan ordea, aktibitatea ilunsentian nagusitzen da.[118][121]
Ehiza
Normalean bakarka bizi diren arren, batzuetan talde txikietan biltzen dira migratzeko zein ehizatzeko. Taldekako ehizak bereziki arrakastatsuak izaten dira emeen kasuan (saiakeren % 60-70), askotan kumeekin ehizatzen dutenak txikiei erakusteko; ar eta gazteek taldeka ehizatzean arrakasta portzentaia askoz baxuagoa da (% 40-60 inguru ar helduen kasuan, eta % 10-20 gazteenean).[42]
Harrapakinen bila markaturiko lurraldean zehar hainbat kilometro egin ditzakete, normalean bi edo hiru egunero harrapakin bat eskuratuz, nahiz eta tasa hau banakoaren arabera asko alda daitekeen.[30] Ehiza gehienbat lurrean emanten da, baina zuhaitzak igotzeko eta ibaiak igerian zeharkatzeko gai dira.[20][30][122]
Katamotzek segada bidez ehizatzen dute, erasoen % 1-5 artean harrapakina 200 metro baino gehiagoz jazartzen dutelarik. Hala, heriotza eragingo duten erasoak 20 metro baino distantzia motzagotik egiten dituzte. Beste felino askoren antzera, harrapakinak eskura daudenean lepoan (eztarri eta trakea) eginiko haginkada indartsu bidez asfixiatzen dituzte. Ezohikoa den arren, lepoa hortzez heltzeko gai ez direnean, zango eta atzaparrak ere erabili ditzakete harrapakina lepo atzealdetik eusteko.[123]
Ehizatu ostean, harrapakin freskoez elikatzen dira, deskonposizio maila garatuagoetan dauden organismo edo arrastoak baztertuz. Horregatik normalean ez dute ehizaturikoa denbora luzez gordetzen, akaso partzialki estaliz denbora tarte txikian atxikitzen bad te ereBehin bakarrik daudenean (batzuetan zuhaitzpera aldenduz) jaten hasten dira. Zarataren bat badago gelditu eta harrapakina abandonatuezakete. Gainontzeko haragijaleen antzera, harrapakinaren parte bigun guztiez elikatuaitezke, baina haien hortzeria eta garezurraren egitura dela eta, ez dira hezurrak hausteko gai. Beraz, izter eta sorbaldak jaten hasten dira, enborraren zati handi bat (burua, lepoaren goialdea, kutxa torazikoa eta tripak) baztertuz.[123] Harrapakinen azala, ilea edo lumak pixkanaka isurtzen dira jan ahala, jan gabe utziriko gorputz zatiekin batera biltzen direlarik.[20]
Ostera, katamotz espezie bakoitzaren harrapakin aukera eta lehentasuna aldatzen doa bizi diren ekosistemaren baldintzen arabera. Iberiar katamotzak untxi basatiak ehizatzen ditu gehienbat, ahate, orein gazte eta eperrez gain (untxien dentsitatea baxua denean).[128][129]
Ipar katamotzak animalia apatxdunak ehizatzen ditu (orkatza, orein musketaduna, sarrioa),[130] erbi, karraskari, hegazti eta hauen arrautzez gain.[129]
Kanadar katamotzak ordea, erbi amerikarra nahiago du, baina arratoi, katagorri eta hegaztiak ere harrapatzen ditu. Katamotz handienek oreinak eta harrapakin handiagoak ere ehizatzen dituzte. Baina erbi amerikarrarengan duten dependentzia handia dela eta, hauen populazioak periodikoki aldatzen dira, hamar urteroko beherakada handia jasanez.[127][131]
Katamotz gorriak eta kanadar katamotzak Ipar Amerikakoklima epeleko guneetan dira. Katamotz gorriak gainontzeko espezieek baino habitat gehiago okupatzen ditu; basoak nahiago ditu eta elur gutxiko mendi, gune semi-desertiko zein bahia hezeetan ere bizitzeko ahalmena du.[133] Hala, Kanada Hegoaldetik, Estatu Batuetan zehar eta Mexiko erdialdeko sastrakadietara zabaltzen da.[133][134][48]
Kanadar katamotza, ordea, Kanadako erdialdean eta Alaskakobaso borealetan soilik bizi da,[135]erbi amerikarraren (Lepus americanus) habitatarekin gainjartzen den guneetan.[48][136] Defendaturiko lurraldeen azalera 4 eta 25/70 km2 artekoa izan daiteke (sexuaren arabera, arrek zabalera handiagoa izanik).[48] Aintzinan Kanadako baso-mugatik, Estatu Batuetako 24 estatutara eta Mendi Harritsuetako hego mugara zabaltzen zen, egun, kanadar hegoalderaino mugatzen den arren.[137] Halabaina, 2019tik Coloradoko estatuan populazio baten berrinsertzioa lortu da.[138]
Ipar-katamotza Asian eta Europan agertzen da, gunearen arabera estepa-harritsu, baso mixtoan, taigan zein mendi ekosistematan aurki daiteke. Kasu askotan, otsoen (Canis lupus) kohabitazioa saihesten dute, harrapariak izan daitezkeelako.[16] Asian, Himalaiaren iparraldeko isurialdean, sastrakadi itxietan eta basoen mugatik gorako trokarteetan eta hegoaldeko isurialdean, Nepalgo Dhaulagiri eskualdeko tundra alpetarrean. Tibeteko goi-ordoki osoan, erdialdeko Asiako basamortuetako mendietan eta muinoetan ere aurki daiteke. Antzinan Europa osoan bizi zen;[139] baina egun, desagertuta dago Europa mendebalde eta erdialdeko leku gehienetan, nahiz eta Eskandinavian[140], Herbehere eta Belgikan,[141]Alpeetan[142] zein Pirinioetan aleren batzuk geratzen direla dirudien.[143]
Katamotzari buruzko testigantza eta datu historiko ugari aurkitu daitezke Euskal Herrian XVI. mendetikXIX. mendera. Agirietan katamotza tiguere, pantera, leopardo, tigre, gato cerval zein onza izenez agertzen da.[150]1936an ehizatu zen azken katamotza Euskal Herrian, NafarroakoAlaitz mendi-multzoan.
Hala ere, badirudi oraindik Euskal Herriko Pirinioetan, Nafarroan zein Zuberoan aleak geratzen direla, azken urteetan arrasto-behaketak eta behaketa zuzenak aipatu baitira Iratin, Santa Grazin eta Pirinioetako beste hainbat lekutan.[143]2000. urtean Pirineoetan ikerketa ugari egin ziren ipar-katamotzaren inguruan; ikusketen bilketa eta filtrazioak eginez, argazki-tranpak kokatuz, artaldeen erasoei jarraituz eta hondakin fekalen analisi genetikoak eginez. Hala, 43 ikustaldi egin ziren, haietako hamar, fidagarriak hiru, ziurrak: ikustaldiok beste frogarik berresten ez dutenez, ez dago frogaturik egun katamotza euskal Pirinioetan bizi denik.[151]
Kontserbazioa
Katamotzen kontserbazioko arrisku nagusiak jarduera antropomorfikoen ondoriozko ingune-galera eta ehiza dira.[152] Horregatik, hainbat erakundeek genero honen espezieen kontserbazio egoera aztertu dute. Haien artean nagusiena Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea (International Union for Conservation of Nature and Natural Resources, IUCN) da.
Erakunde horren katamotzen kontserbazio egoeraren inguruko analisien ostean, iberiar katamotza (Lynx pardinus) 1986. urtean arriskuan zegoen espezie moduan sailkatu zen. 2002. urtean arrisku maila handiagoa duen arrisku larri bezalako sailkapenera aldatu zen. Hortik aurrera, urteetako kontserbazio lanei esker bere kopurua egonkortu eta poliki-poliki berreskuratzen joan da.[153]2015. urtean, iberiar katamotza arrisku larriko sailkapenetik arrisku deritzon sailkapenera aldatu zen.[154]
Gainontzeko katamotz espezieak (ipar-katamotza, kanadako katamotza eta katamotz gorria) kezka txikiko egoeran agertzen dira.[155][156][157] Baina hainbat populazio eta azpiespezie arriskuan daude.[158]
Galzoriko Flora eta Fauna Espezie Basatien Nazioarteko Merkataritza Konbentzioa (The Convention on International Trade in Endangered Species of Wild Fauna and Flora, CITES)[159] Iberiar katamotza zerrendako I. eranskinean dago.[160]
Informaziorik ez: Afghanistan, Ipar Korea, Liechtenstein, Siria.
Kontserbazio esfortzuak
Nazioarteko komunitatean katamotzaren babes eta kontserbazio esfortzuak beharrezkoak direlako kontsentsu bat dagoen arren, hainbat erakunderen babes legalpean aurkitzen direlarik, kontserbazio esfortzuen eraginkortasuna herrialde bakoitzaren ardurapean erortzen dira.
Alemanian, 100 urteko falta ostean ipar-katamotzaren birsartze bidez populazioen errekuperaketa eman da Alemania eta Txekiako mugan.[189][190]
Erresuma Batuan, katamotza ia 500 urtez galdurik egon ostean erreinu ezberdinetako gobernuek reinsertsio esfortzuak proposatu dituzte. Eskozian, 2015 planteatu da katamotzaren itzulera ekosistemara, eta 2021. urtean zehar 'Lynx to Scotland' erakundeak ikerketa bat aurrera eraman du Cairngorms National Park eta Argyll-eko komunitateen perspektiba kontuan izanik. Ikerketaren ostean, berrinsertzio proiektua onarpen zain dago. [191][192][193]Galesen, gobernuak lurjabeei diru laguntzak eskaini dizkie, haien jabetzan dituzten lurretan katamotzen berrinsertzioa bultzatzen badute.[194]
Espainian, Iberiar katamotzaren kontserbazio esfortzuak 70.hamarkadatik eman dira, katamtz espezie honek jasaten duen galzori-arrisku larriagatik. Gobernuak bultzaturiko kontserbazio proiektu ezberdinen artean nagusiena Doñanako Parke Naturalaren barnean 2003 eramanikoa izan zen; hala, parkeak sistema ezberdinak plazaratu zituen iberiar katamotzaren harrapakin nagusiaren (untx edo erbiak) populazioko zenbakiak katamotzaren biziraupenerako haina mantentzeko. Horrez gain, ziurtatu zen herrialdean barrena jaio eta aurkituriko edozein espezimen berrinsertatuko zela, eta hauen ehiza erabat debekaturik zegoela. Esfortzu hauei esker, gaur egun (2022) iberiar katamotzaren populazioko aktiboek zenbaki egonkorrak aurkezten dituzte.[195] Horrez gain, 'LinxExSitu' proiektua eratu da.[196]
Kanadan, Estatu Batuetan eta Mexikon, non Katamotz kanadarra eta Katamotz gorria nagusi diren, espezimen asko zoologikoetan aurkitzen dira. Katamotz kanadarraren kasuan, hauen historia genealogikoa ezagutzeko intentzioarekin europar proiektu batek zoologikoetan dauden banako guztien zuhaitz genealogikoa eratzea proposatu du. Espezimen hauek zoologikoetan helburu didaktikoekin eta kulturalekin (zoologikoetara doan jendearen faborea eskuratzeko espeziearekiko) mantentzen dira.[50]
Pais Dinogadkunbrikoz edo gales zaharrez idatziriko sehaska-kantan katamotzaren aipamena egiten da.[198][199] Abestiak gizon baten ehiza-trebeziari egiten dio errefrentzia, ehizaturiko harrapakinak izendatuz. Urte askoan llewn hitzaren esanahiari buruz eztabaida egon da, animalai basati bati erreferentzia egiten ziolakoan, amaieran animalia hori katamotza zela adostu zen. Izenaren etimologia, Lugh eguzki-jainkoarekin erlazionatuta dagoela dirudi, bi hitzek erro bera baitute; ustez, harreman hau katamotzen begiek dute islapen ezaugarriarekin erlazionatuta egongo litzateke.[200]
«jemandem etwas abluchsen» alemanieraz edo «To wangle something out of someone» ingelesez. 'Norbaiti zerbait kentzea' esan nahi duena, katamotza oso azkarra eta ehiztari ona delari egiten dio erreferentzia.[204]
Mitologian
Katamotzaren irudia herrialde eta komunitate ezberdinetako mitologian agertzen da.
Greziako mitologia
Teofrasto (ca. K.a. 371 – ca. K.a. 287) filosofoperipatetikoaklapis lyncurius edo lyngurium deituriko harribitximitikoa deskribatu zuen. Harri hau katamotzaren gernua gogortzean sortzen omen zen, anbar horiaren antzera ezaugarri sendagarriak (urolitiasia sendatzea adibidez) zituen, beste objektuak (metalak, esaterako) erakartzeko ahalmenaz gain. Harriaren kalitatea hobea zen gernua aske bizi zen katamotz ar batetik eskuratzean.[205]
XVII. mendea arte harribitxi-liburu eta bestiario guztietan agertzen zen, bereziki Erdi Aroan zehar. Gaur egun, badakigu Lyngurium-a deitzen zena anbar, turmalina, hiazinto, safiro edo belemnite fosilak zirela. Katamotzekin eginiko lotura, ustez fosilak erretzean sortzen den katu-gernu usainagatik eman zen.[206][207]
Ovidio (K.a. 47 - K.o. 17/18) olerkilarierromatarrarenMetamorphoseon olerkian, Demeterjainkosak Triptolemeo munduan zehar bidaitzera eta jendeei nekazaritza erakustera bidaltzen du. Lyncus erregearen gortera heltzean, jainkosaren gogokoena bilakatzeko desira duena, erregeak Triptolemus lo dagoen bitartean hiltzea antolatzen du. Bere ezpata altxatu bezain laster, katamotz bilakatu dela konturatzen da.[208]
Laurens van der Post idazleak Boskimano edo San herriaren kulturan izar eta katamotzen artean dagoen harremana deskribatu zuen. Bere kontakizunen arabera, San herriarentzat goizeko izarra (ez dakigu Venus edo Marte den) ehiztaria eta lehen gizakietako bat zen. Izarra zerutik erori eta katamotz batekin maitemindu zen, hura ere gizaki-forman.[211]
Amerindiar mitologia
Ipar amerikako indigenen kultutra ezberdinetan katamotzaren figura aurkitzen da.[212] Estatu Batuetan zehar folklore nazionalaren antologietan azaltzen delarik.[213][214] Orohar, izaki misteriotsu bat bezala azalduz, 'sekretuen gordailua' bezala.[215]Lévi-Straussen arabera, koiotearekin eta katamotza mundua desorekan mantentzen duten indar biki, desberdin eta kontrakoen errepresentazioa dira.[216]
Shawnee herriko mitologian, katamotza goizeko izarraren lau babesleetako bat da. Mitoetako batean, katamotza untxi batek engainatu zuen; zuhaitz baten ondoan katamotzak harrapatu zuenean, su bat eratzea gomendatu zion erreta jateko. Sua osatzen zuten txingarrak katamotzaren larruan zehar zabaldu ziren, bere orban marroiak eratuz.[217]
Mojaveek uste dute katamotza eta puma haien jainkotzat edukitzeak gainontzeko tribuek baino ehiza habilidade hobeak ematen dizkietela.[213][214]
Algonquian herrietan, tigre edo katamotz errealaren (Lenapizha) pertsonaia dute haien erlijioan.[218]
Maliseet, Passamaquoddy eta Micmac herriek Lusifee espiritua dute, katamotzak eta basakatuak errferentziatua. Espiritu hau orohar, pertsonaia gaizto eta guztiziatsua bezala aurkezten da.[219]
Katamotza Europako herrialde ezberdinen (Frantzia, Finandia, Erresuma Batua, Begika, Espainia) herri-heraldikan agertzen den irudi edo pertsonaietako bat da, azkar eta zorroztasunari erreferentzia egiten diona.[221]Armarri ezberdinean aurrez aurre edo perfilez aurki daiteke, kasu batzuetan otsoarekin konfunditu daitekeelarik buztana hanka artean duenean.[222][223] Adibidez, NormandiakoValogne herriko armarrian agertzen da.[221] Familia batzuen heraldikan ere agertzen da, nahiz eta oso ohikoa ez den. Kasu honetan ere, azkartasunari lotzen zaio. Baina baita koldarkeriari ere, buztana hankatartean daramanean.[224]
↑ abWerdelin, Lars (1981). "The evolution of lynxes". Annales Zoologici Fennici. 18 (1): 37–71.
↑J.-B. Croizet & A. C. G. Jobert, « Recherches sur les ossements fossiles du département du Puy-de-Dôme », Auteurs Croizet, Jean Baptiste et Abbé Jobert, Antoine Claude Gabriel, 1828, Paris, 224 p.
↑Kurtén, Björn; Werdelin, Lars (1984). "The relationships of Lynx shansius Teilhard". Annales Zoologici Fennici. 21 (2): 129–133.
↑ abKleiman, Devra. Geist, Valerus. McDade, Mellisa. 2001. The Encyclopedia of Mammals. New York: Facts on File. Second edition. Thompson Learning Inc., Canada.
↑ abSchwab, Ivan R; Yuen, Carlton K; Buyukmihci, Nedim C; Blankenship, Thomas N; Fitzgerald, Paul G. (2002). «Evolution of the tapetum.»Transactions of the American Ophthalmological Society 100: 187–200. ISSN0065-9533. PMID12545693. PMC1358962. (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
↑Argant A. (1996) Les félidés in Les grands mammifères Plio-Pléistocène d’Europe, ouvrage collectif sous la direction de C. Guérin et M. Patou-Mathis, Masson.
↑Saunders, J.K. 1961. The biology of the Newfoundland lynx. Ph.D. Diss., Cornell Univ., Ithaca, NY 114 pp.
↑Crowe, D.M. 1972. The presence of annuli in bobcat tooth cementum layers. J. Wildl. Manage. 36:1330-1332.
↑Crowe, D.M. 1975. Aspects of aging, growth, and reproduction of bobcats from Wyoming. J. Mammal. 56:177-198.
↑Johnson, N.F., B.A. Brown, and J.C. Bosomworth. 1981. Age and sex characteristics of bobcat canines and their use in population assessment. Wildl. Soc. Bull. 9:203-206.
↑P. Kaczensky 1991. Untersuchungen zur Raumnutzung weiblicher Luchse (Lynx lynx), sowie zur Abwanderung und Mortalität ihrer Jungen im Schweizer Jura Diplomarbeit am Lehrstuhl für Wildbiologie und Jagdkunde der Forstwissenschaftlichen Fakultät an der Universität München. 80.
↑ abKrebs, C. J., S. Boutin, and R. Boonstra, editors. 2001. Ecosystem Dynamics of the Boreal Forest: the Kluane Project. Oxford University Press, New York.
↑Breitenmoser, U.; Breitenmoser-Würsten, C.; Okarma, H. & Kaphegyi, T. (2000). Action plan for the conservation of the Eurasian lynx in Europe (Lynx lynx). Nature and Environment. Vol. 112. Council of Europe.
↑Pulliainen, E. (1992). From extinction to real lynx life: Finnish experiences. Pp. 17- 18 in The situation, conservation needs and reintroduction of lynx in Europe. Proc. symp. 17- 19 October, Neuchatel. Council of Europe, Strasbourg
↑Breitenmoser, U., Breitenmoser-Würsten, C., Lanz, T., von Arx, M., Antonevich, A., Bao, W. & Avgan, B. 2015. Lynx lynx (errata version published in 2017). The IUCN Red List of Threatened Species 2015: e.T12519A121707666. Accessed on 26 September 2022.
↑Breitenmoser, U., Breitenmoser-Wursten, C. and S. Capt. 1994. [The Swiss lynx could disappear again.] Panda Nouvelles (WWF-France) Feb: 3-5. Summarized in Cat News 20: 19. Bougy-Villars, Switzerland.
↑Nichols, D.G., Fuller, KS., McShane-Caluzi, E., and E. Klerner-Eckenrode. 199 1. Wildlife trade laws of Asia and Oceania. A.L. Gaski and G. Hemley, eds. TRAFFIC USA, WWF-U.S., Washington, DC.
↑Botaş Petroleum Pipeline Corporation, Energy and Environmental Investments, Inc. 2002. Mammal Species Dossier. Baku – Tbilisi – Ceyhan Crude Oil Pipeline Project,Revision B: (March 15).