Askotan deskribatu izan dute Felis Leo izenaz, XVIII. mendeanCarlos Linneok idatziriko Sistema Naturaen, adibidez.[4] Bere izen zientifikoaren osagai generikoa, Panthera,[5] greko klasikotik datorrela uste da sarritan; Pan- ("guztia") eta ther- ("piztia"), baina herriko etimologian izango litzateke.[1]
Taxonomia
Lehoi (Panthera leo) espeziearen barnean hainbat lehoi azpiespezie daude gaur egun bizirik (beste batzuk iraungituak izan diren bitartean):[1][6][7][8]
Mutur ahaltsu batzuekin, baraila sendoarekin eta zortzi zentimetroko letagin batzuekin, lehoia bigarren katuki bizidun handiena da, tigrearen ondoren. Harrapakin handiak hil ditzake eta bere koloreak beise argitik marroi horixkara doaz, gorrixka edo okre ilunetatik pasatuz.[18] Behealdeak argiagoak izan ohi ditu eta isatsaren muturrean ileak beltzak ditu.[19] Lehoi umeek heldutu ahala galtzen duten ilaje pinttoa dute, nahiz eta batzuetan hanketan eta sabelean mantentzen den, lehoi emeetan batez ere.[9][20][21]
Lehoi helduetan, arren pisua 150-250 kg-en artean izan ohi da eta emeena 120-182 kg inguruan.[22]Buruaren eta gorputzaren luzerari dagokionez, 1,70 - 2,50 metrokoa da arretan eta 1,40 - 1,75 metrokoa emeetan. Isatsak metro bat inguru neurtzen du. Bai arrak bai emeak, isatsaren amaieran ile-mulu bat dute brotxa formarekin.[20][23][24][25][26]
Arra oso erraz bereizten da, duen adatsagatik. Lehoi arraren melena da ezaugarri nabarmena da espezie honetan.[29] Lehoi arrari handiago eta harroago irudiarazteko dela pentsatzen da. Lehoi arrek beste arrekin lehian eta beste harrapariak kikiltzeko baliatzen dute. Adatsaren tamaina eta koloreri dagokionez, baldintza genetikoekin, heldutasun sexualarekin, klimarekin eta testosterona-ekoizpenarekin lotuak dira.[30][31] Orokorrean, zenbat ilunago eta trinko nahiz adatsa, orduan eta osasuntsuagoa da lehoia.[32]
Bizi-zikloa
Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodu taldekoia dute. Emeek taldea sortzen dute, eta haiekin familia harremanik ez duen ar batekin eta kume guztiekin bizi dira. Emeek ehizatzen dute, eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak, heltzean, familiagunetik kanporatuak dira.[33][34]
Lehoiak poligamoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak.[35][21]Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldiak 110 egun irauten du: kume bat eta lau artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrak 12 urte eta emeak 16 urte inguru bizi ohi dira.[36]
Ekologia
Habitata
Egun, lehoirik gehienak Afrikakohego eta mendebaldean bizi dira, baina haien bizilekuak oso arin murrizten ari dira.[37] Gaur egun Afrikan 16.500 lehoitik 47.000ra artean besterik ez dagoela kalkulatu da. Espezie horren urritzea eragiten duten kausak ez dira oso argiak, baina biologo askoren ustez gizakiarena litzateke erru nagusia.[20][38]
Tamaina oso handiko animaliak bere harrapakin ohikoenak ez izan arren, jirafak, hipopotamoak, errinozero gazteak eta elefante kume zein gazteak ehizatzen trebatu diren lehoi talde handiak badaude.[41]
Beste harrapariak ehizatzeko aukera badu ere ehizatuko ditu (gehienetan konpetentziagatik jan barik hil egiten dituzten arren), lehorrean galdutako krokodiloak, gepardoak, lehoinabarrak eta afrikar txakur basatiak. Hienak salbuespena dira, hienak hil egiten dituzte harrapakinen lehiakide nagusiak direlako (harrapakin berdinak ehizatzen dituzte, gepardo eta lehoinabar bakartiek harrapakin txikiagoak ehizatzen ohi duten bitartean), baina ez dute inoiz hauen gorpurik jaten.[21][41]
Beraz, orokorrean (eta hienak ez ezik), harrapari gehienak lehiakidetzat hartu eta jan barik hiltzen dituzte, besteak beste, hain animalia txikiekin asetuko ez liratekeelako (ñuen pisuaren goratik dagoen haragi kopurua behar dute).
Ehizatzeko joera baduten arren, esan beharra da lehoiak oportunistak eta sarraskijaleak ere badirela. Izan ere, elikaduraren gehiengoa hilda topatzen dituzten animaliak janez edo beste harrapariek ehizatutako lapurtez lortzen dute.[21][26]
Kontserbazioa
Lehoia espezie bulnerablea da[6] eta, bere banaketa-eremu afrikarrean, azken bi hamarkadetan zehar populazioen gainbehera bat sufritu du, seguraski itzulezina, % 30-%50 arteko galera sufritu dituzte. Populazioak ez dira bideragarriak mugatutako erreserbetatik eta parke nazionaletatik kanpo. Nahiz eta gainbehera honen kausa erabat ulertua ez izan, habitataren galera eta pertsonekiko estutasunak kezka-arrazoirik garrantzitsuenak dira gaur egun.[10][43][44]
Lehoiak, Erroma Zaharretik gaur egunera, gatibutasunean izan dira eta XVIII. mendearen amaieretatik oso preziatuak bilakatu dira eta mundu guztiak zoologikotan erakutsitako espeziea izan dira.[45][46] Berezko zoologikoak ugalketa programetan laguntzen ari dira mehatxatutako subespezie asiarra babesteko.[47][48]
↑Kitchener, A. C.; Breitenmoser-Würsten, C.; Eizirik, E.; Gentry, A.; Werdelin, L.; Wilting, A.; Yamaguchi, N.; Abramov, A. V.; Christiansen, P.; Driscoll, C.; Duckworth, J. W.; Johnson, W.; Luo, S.-J.; Meijaard, E.; O'Donoghue, P.; Sanderson, J.; Seymour, K.; Bruford, M.; Groves, C.; Hoffmann, M.; Nowell, K.; Timmons, Z. & Tobe, S. (2017). "A revised taxonomy of the Felidae: The final report of the Cat Classification Task Force of the IUCN Cat Specialist Group". Cat News. Special Issue 11: 71–73.
↑Turner, J. A.; Vasicek, C. A.; Somers, M. J. (2015). "Effects of a colour variant on hunting ability: the white lion in South Africa". Open Science Repository Biology: e45011830.
↑Chellam, R. and A. J. T. Johnsingh (1993). "Management of Asiatic lions in the Gir Forest, India". In Dunstone, N.; Gorman, M. L. (eds.). Mammals as predators: the proceedings of a symposium held by the Zoological Society of London and the Mammal Society, London. Volume 65 of Symposia of the Zoological Society of London. London: Zoological Society of London. pp. 409–23.
↑Frank, L. G. (1998). Living with lions: carnivore conservation and livestock in Laikipia District, Kenya. Mpala Research Centre, Nanyuki: US Agency for International Development, Conservation of Biodiverse Resource Areas Project, 623-0247-C-00-3002-00.