ZebrakAfrikakougaztunak dira, Equidae familiakoak. Euren larru txuri-beltzagatik ezagunak dira. Marra hauek ezberdinak dira espezieko kide bakoitzean. Animalia sozialak dira, talde handietan bizi daitezkenak edo haren txikietan. Zaldi eta astoak ez bezala, zebrak ez dira inoiz bezatuak izan.
Afrika ekialdean eta hegoaldean bizi dira, sabana eta lautada zabaletan. Espezie ugariena zebra arrunta da.
Etimologia
Iberiako penintsulan bizi zen zaldi berezi baten izena enzebra edo zebro zen eta handik omen dator zebra izena. Euskal Herrian ere bizi izan zen, ZestoakoEkain leizeko margoek erakusten duten bezala. Dena dela zaldi horren inguruan misterio handia dago oraindik.
Greziarrek zebrak ikusi zituztenean hippotigris izena eman zioten, "zaldi tigrea" esan nahi du.
Taxonomia
Hiru zebra espezie daude: Equus zebra, Equus quagga eta Equus grevyi. Bi azpigenerotan banatuak izan dira: Hippotigris eta Dolichohippus. Lehenengo biak zaldi baten itxurakoak dira eta azkena asto baten antzekoa. Hala ere ADNarekin eginiko analisien arabera talde monofiletikoa dira.