Bizkaiko eskualdeak modu desberdinetan agertu daitezke hainbat irizpideren arabera, eskualdeek ez baitute osatzen lurralde-zatiketa administratiborik.
Bizkaiko Foru Aldundiak badauka eskualdeen banaketa administratibo bat egina ikuspuntu estatistikotik erabilia izateko.[1] Banaketa horretan oinarrituta, Eustaten arabera, Bizkaiko eskualdeak hurrengo zazpiak dira, populazioaren kopuruaren arabera:[2]
Bilbo Handia (Bilboaldea): 858.236 biztanle (2019).
Bilboaldea edo Bilbo Handia herrialdearen erdialdean dago eta lurralde osoko biztanleria handieneko eskualdea da, alde handiz, Bizkaiko hamar udalerri populatuenen artean bederatzi Bilboaldean baitaude.[3]Bilboko metropoli eremuko zatirik garrantzitsuena da, eremua osatzen duten 35 udalerrietatik Bilboaldeko guztiak daudela. Lea-Artibai eskualdearekin izan ezik, Bizkaiko gainontzeko eskualde guztiekin egiten du muga: iparraldera Mungialdea eta Abrako golkoarekin, ekialdera Busturialdea eta Durangaldearekin, hegoaldera Arratia-Nerbioirekin eta mendebaldera Enkarterriekin. Eskualdea 26 udalerriz osatzen da, izanik Bilbo hiriburua, eta hurrengo azpieskualdeetan banatu ohi da:
Uribe Kosta, eskualdearen iparraldean, eta azpieskualde honen udalerri gehienak Mungialdea eskualdearen parte dira. Bilboaldeari Berango udalerria baino ez dagokio.
Mungialdea edo Plentzia-Mungia herrialdearen iparraldean dagoen eskualdea da, iparraldera Kantauri itsasoa, hegoaldera Bilboaldea, ekialdera Busturialdea eta mendebaldera Bilboaldea mugakide dituela. Mungia du hiriburu, eta Uribe banaketa administratibo historikoaren parte da. Gaur egun, bi azpieskualdetan banatu daiteke, guztira 15 udalerriz osatutako eskualdea izanik:
Aipatutako bi azpieskualdeak alde batera utzita, Otxandio udalerria ere Arratia-Nerbioi eskualdean dago, nahitz eta ez Arratia ezta Nerbioi ibarran ere egon. Horregatik, historikoki Durangaldeko zatitzat jo da.
Lea-Artibai edo Markina-Ondarroa herrialdearen ekialdeeneko eskualdea da, eta muga egiten du iparraldera Kantauri itsasoa, hegoaldera Durangaldea, ekialdera Gipuzkoa eta mendebaldera Busturialdearekin. Lekeitio eta Ondarroa dira eskualdeko udalerri nagusiak, eta bi azpieskualdetan bana daitezke eskualdeko 12 udalerriak:
Jarraian agertzen dira Bizkaiko eskualdeak, bakoitzaren udalerri populatuenekin, kasu askotan mankomunitateen egoitza nagusia euren baitan dutenak direlarik: