Urola Garaia
Urola Garaia Gipuzkoako erdialdean kokatuta dagoen mankomunitatea da. Gaur egun 25.000 biztanle inguru biltzen ditu eta Zumarraga herri nagusia du. MugakideakIparraldean Urola Erdia, hego eta ekialdean Goierri (Oria Garaia) eta mendebaldean Debagoiena mugakide ditu. UdalerriakDemografia
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Inguru naturalaUrola ibaia bertan jaio eta itsasorako bidean eskualdea zeharkatzen du. ZerbitzuakZumarragako Ospitalea osasun zerbitzuak ematen ditu bai eskualde honetako biztanleentzat, bai eta Urola Erdia eta Goierrikoentzat ere, beti ere Osakidetzako eskaintza publikoaren barruan. Hedabideak"Goierriko Hitza" egunkariak euskaraz ematen ditu egunero eskualde honetako albisteak. KKinzona Irrati Libreak 98.0 FMn emititzen du Urretxu eta Zumarragako uhinetan, baita www.kunkkinzona.net web orrian ere. Pertsonaia ezagunakSakontzeko, irakurri: «Urola Garaiko pertsonaia ezagunak»
Eskualdeko pertsonaia ezagunen artean Migel Lopez Legazpikoa konkistatzailea, Secundino Esnaola musikaria, Iñaki Urdangarin eskubaloi jokalari ohi eta Palmako dukea, Josu Jon Imaz politikaria, Mikel Balenziaga futbolaria eta Juan Mari Mujika futbolariak, Jose Maria Iparragirre abeslari herrikoia, Patricio Etxeberria industrialaria eta Joxerra Garzia, Pello Lizarralde eta Aitor Arana euskal idazleak eta Iñaki Garitaonaindia "Gari" abeslaria ditugu, besteak beste. Ikus, gaineraKanpo estekak
|