Lapurdi Itsasegia Lapurdiko eskualdea da, lurraldearen mendebaldean kokaturik dagoena. 50.000 biztanle inguru ditu, zortzi udalerrik eta bi kantonamenduk osatzen dute eta Donibane Lohizune herririk populatuena da. Lapurdiko kostaldea hartzen du Hendaiatik Bidarteraino (Urruña , Ziburu , Donibane Lohizune , eta Getaria tartean), baita Xoldo eta Larhun mendiak hartzen dituzten Biriatu eta Azkaine ere.
Geografia
Mugakideak
Inguru naturala
Kostaldekoa izanda, eskualdeak Lapurdiko hondartza ezagunak biltzen ditu. Halaber, herrialdeko bigarren mendirik altuena den Larrun (905 m) ingurune honetan dago kokatuta.
Udalerriak
Ondoko zortzi udalerriek osatzen dute eskualdea:
Azkaine : 3.097 biztanle (1999 ).
Bidarte : 4.670 bz.
Biriatu : 831 bz.
Donibane Lohizune : 13.247 bz.
Getaria : 1.284 bz.
Hendaia : 15.976 bz.
Urruña : 7.043 bz.
Ziburu : 6.283 bz.
Kantonamenduak
Ikus, gainera
Kanpo estekak