"I Was Made for Lovin' You" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1979ko Dynasty albumean argitaratua. Albumeko lehen singlearen A-aldea moduan kaleratu zuten. Taldearen bigarren Urrezko singlea izan zen, 1 milioi kopia baino gehiago saldu zituelarik. Singleak Platino izatea lortu zuen AEBetan 1979ko abuztuaren 16an,[1] eta Kanadan 1979ko abuztuaren 1ean.[2] Singlearen B-aldea albumeko "Hard Times" abestiak osatzen du, Ace Frehleyk idatzi zuena. Singleak 11. postua lortu zuen AEBetako Billboard single zerrendan. Abestiak izugarrizko arrakasta izan zuen AustralianARIA zerrendetan 1. postua lortuaz 1979an. Abestia Europa mendebaldeko zerrendetan ere sartu zen; Suediako Top 20 zerrendetan sartu zen, Norbegiako Top 10 zerrendetan, eta 2. postua lortu zuen Frantzian, Alemanian, Suitzan, eta Austrian. Herbehereetan 1. postua lortu zuen.
Abestia 1970. hamarkaldian Erresuma Batuko zerrendetan sartzea lortu zuen taldearen singleetako bat izan zen, nahiz eta 50. postua baino ez zuen lortu, 12" singleko 7:54 minutuko bertsio batekin, 7" singleko bertsio laburragoarekin alderatuz.
Kaleratu zenetik gaur egun arte, abestia Kissen kontzertuetako abesti fijoa bihurtu da, nahiz eta estudioko bertsioarekin konparatuz oso desberdin jo izan duten. 1980an Eric Carr taldean sartu zenean, abestia askoz tempo azkarragoan jotzen zuten, Carren bateria jotzeko modu azkarra zela eta. [3] Carr taldean egon zen azken urteetan, abestia estudioko bertsioaren tempo berdinean jotzen zuten, baina rock estilo batean, estudioko disko sentsazio hori alde batera utziz.[4] Taldearen 30. urteurrenaren kontzertuan Melbourne, Australian, abestia Melbourne Symphony Orchestrarekin batera jo zuten, Kiss-motako makillajea zutelarik.[5]
Garapena
Abestiak Ameriketako Estatu Batuetan 1970. hamarkaldiaren amaieran hain ospetsua zen disko musikaren estilo du. Kisseko Paul Stanley gitarjole eta abeslariak, abestia Desmond Childekin eta Vini Ponciarekin batera idatzi zuena, esan zuen "I Was Made For Lovin' You" idatzi izana disko arrakasta abesti bat idaztea zein erraza zen erakusteko egin zuela.[6]
Nahiz eta Peter Criss bideoan eta albumeko azalan agertzen den, ez zuen abestiaren grabazioan parte hartu. Dynasty albumeko ia abesti guztietan bezala, Anton Fig bateriajoleak Peter Crissen lekua hartu zuen, Vini Poncia ekoizleak Crissek ez jotzea erabaki zuelako. Abestia idazten zeudeneko grabazio bat dago, non Paul Stanleyk Peterren izena zenbait alditan esaten duen, abestiaren sortze-prozesuan presente zegoela erakusten duena.[6]
Hainbat artistek "I Was Made for Lovin' You" abestiaren bertsioa kaleratu dute. Hala nola:
1980an, Lynda Carter aktoreak abestia bertsionatu zuen bere bigarren Encore! telebista saio berezirako, non Kiss emakume taldekide moduan jantzi zen eta Kiss moduko dantzariz inguratu zen. Benetako Kiss taldekide den Gene Simmons Lyndaren Kiss jantzi originala jantzi zuen bere 1986ko Never Too Young to Die filmerako.
1982an, Puerto RicokoMenudo abeslari taldeak abestiaren gaztelerazko bertsio grabatu zuen, "Nacido Para Amarte" izena zuena.
1990ean, Wink emakume pop dueto japoniarrak abestia bertsionatu zuen japonieraz, "Warui Yume" izena zuena, beraien Crescent albumean.
1994an, Die Ärzte punk talde alemanak "Unholy" abestia bertsionatu zuen Kissen "Kiss My Ass: Classic Kiss Regrooved" tributu albumerako, "I Was Made for Lovin' You" abestiaren bertsio instrumental bat zuena.
1990. hamarkaldian zehar, René Froger abeslari danesak hainbat aldiz abestu zuen abestia, bai zuzenean bai grabazioetan.
1996an, Heart Attackek ere eurobeat bertsio bat grabatu zuen emakume ahotsarekin. CD singleak hiru bertsio biltzen zituen: Edizioa, Bertsio Luzea eta Club Mix bat. Heart Attack taldearen bertsio bat 1997ko Dancemania Covers bilduman sartu zuten.
2006an, La Prohibida rockstar espainiarrak abestiaren gaztelerako bertsioa grabatu zuen, "Estoy hecha para amarte".
2006an, Kate The Cat bertsioa kaleratu zuten beraien Love album doblean.
2006an, synth-disco talde frantses batek, Hypnolove, bertsioa grabatu zuten Eurolove albumean.
2007an Deutschland sucht den Superstar saioan, American Idol saioaren bertsio alemanan, Max Buskohl partehartzaileak abestia abestu zuen gaueko bere bi emanaldietatik lehenengoan.
Leif Nordbergs dantza talde suediarrak, zeinek hard rock eta heavy metal arrakasten dantzarako bertsioak egiten dituzten, abestia bertsionatu zuen.
2008an, Maria Mena abeslari/idazleak bere Cause and Effect estudioko 5. albumean abestiaren bertsio bat sartu zuen. 2009an bere bertsioa albumaren laugarren eta azken single moduan argitaratu zuten, musika bideo batekin.
2008an, Mini Rockerz Kiss tributu taldeak abestiaren bertsioa kaleratu zuten.
2009an, The Wildflowers talde australiarrak bertsioa bat kaleratu zuten Succession - A 30th Anniversary Tribute to Dynasty albumean.
2009an, Tropikal Forever talde mexikarrak gaztelerako letra zuen bertsio bat grabatu zuen, erritmo latinoak dituena eta "Aguas Wey" izenarekin, beraien Chunchaka en tu Idioma album independenterako.
2010ean, Les Enfoirés talde frantsesak abestiaren bertsioa grabatu zuen "Si l'on s'aimait, si" izenarekin.
Gainera, zale batzuek sentitu zuten "I Was Made for Lovin' You" abestiaren riff nagusia Bruce Springsteenek hartu zuela bere "Outlaw Pete" abestirako 2009ko Working On A Dream albumean.[11][12][13]
Median izan dituen erabilerak
Moulin Rouge! filmean abesten dute, Satine eta Christian elefantean doazenean.
The Simpsons telesailean, "Pray Anything" kapituluan, Homerrek abestia abesten du bolumen altuan elizan bizitzen hasten denean.
Mendebaldeko lau umek abestia abesten dute Canon taldeko iragarki japoniar batean.
Abestiaren bertsioa bat erabiltzen dute Australia's Next Top Model saioko hirugarren denboraldiaren telebista iragarki batean.
2007an eBay webgunearen iragarki batean entzuten da.
Stephen Malkmusen "No More Shoes" abestiaren amaieran aipatzen dute.
Detroit Rock City filman, 1978ko Michiganeko Kissen kontzertura doan nerabe batek esaten duenez "Man, if there's one thing Kiss will never do, it is a bullshit disco song", (euskaraz, Kissek inoiz egingo ez duena disko abesti bat egitea izango da), eta Kissek hurrengo urtean musika mota desberdinak probatu eta disko arrakasta hau kaleratu zuen.
Abestia bergrabatu egin zuten eta Guitar Hero 5 bideojokorako deskarga material moduan kaleratu zuten.
Abesti 2011ko McDonald's iragarki batean agertu zen.