Albuma, eta hurrengo bira, "Return of Kiss" (Kissen itzulera) moduan izendatu zituzten; izen ere, Kissek (Paul Stanley, Gene Simmons, Ace Frehley, and Peter Criss), talde moduan ez zuten albumik atera 1977ko Love Gun albumetik. Horren ordez, Kissek beraien zuzeneko bigarren albuma kaleratu zuten eta taldekide bakoitzak bakarlari album bat grabatu zuten beraien kontura, laurak 1978ko irailaren 18an kaleratu zirenak. Kritika eta arrakasta nahastu egin ziren, Frehleyren albuma onena moduan ikusi zelarik eta Crissen albuma txarrena moduan.
Aurreekoizpena eta entseiuak amaitu ondoren, Vini Ponciak (Peter Criss ekoiztu zuena), Crissen bateria jotzeko modua ezegokia zela erabaki zuen, Paul Stanleyk eta Gene Simmonsek konpartitzen zuten iritzia. Gainera Crissek, garai hartan, droga adikzioa gogorra zuen eta 1978an kotxe istripu baten ondorioz kalteak jasan zituen bere eskuetan. Orduan Kissek Hegoafrikan jaiotako Anton Fig estudioko bateriajolea kontratatu zuen, Ace Frehley albumean jo zuena, Dynasty diskaren grabazioan jotzeko. "Dirty Livin'" bere abestian izan ezik, Peter Criss ez da albumean agertzen, eta ez du beste Kiss diskarik grabatuko Kissen 1998ko Psycho Circus albumera arte. Anton Fig berriro kontratatu zuten Unmasked hurrengo albumeko grabazioan Criss ordezkatzeko; Eric Carr kontratatu zuten Criss behin betiko ordezkatzeko Unmasked Tour bira hasi baino lehen.
Ace Frehley, nork hemezortzi hilabete geroago taldea utziko duen, hiru abesti kantatzen ditu Dynasty albumean: "Hard Times", "Save Your Love", eta The Rolling Stonesen "2000 Man" abestiaren bertsio bat. Nahiz eta sarritan koruak egin zituen eta "Cold Gin" and "Parasite" Kiss klasikoak idatzi zituen, Frehleyk Love Gun albumeko "Shock Me" abestian baino ez zuen ahots nagusia abestu, ez zegoelako batere ziur bere abesteko gaitasunarekin. Paul Stanleyren "I Was Made for Lovin' You" abestia hit bat lortzeko ahaleginaren eredua da, garai hartan hain ospetsua zen disko musikaren estiloarekin. Kaleratu duten singlerik arrakastatsuenetarikoa izan zen, Amerikako Billboard Hot 100 single zerrendan 11. postua lortu zuelarik. "Sure Know Something" eta "Magic Touch" abestiak ere abesten ditu. Bestalde, Gene Simmonsek bi abesti baino ez kantatzen ditu: "Charisma" eta "X-Ray Eyes".
Dynasty albumak taldea arrakasta komertzialeko tontorrera eroango zuen, AEBetako Billboard album zerrendan 9. postua lortuz.
Dynasty Tour bira Kissen birarik ambiziotsuena eta garestiena izan zen. Kissek traje berriak egin zituen bakarlari albumen koloreekin bat egiten zutenak: morea (Stanley); gorria (Simmons); urdina (Frehley); eta berdea (Criss). Show berrian Gene Simmons eszenatoki nagusiaren goikaldean zegoen eszenatoki txikiago batera igotzen zuten bere baxu soloan zehar (normalean "God of Thunder" abestia baino lehen). Arnesak ez zuen ondo funtzionatu zenbait alditan. Ace Frehley antzeko modu batean igotzen zuten bere gitarra solorako. Paul Stanleyk bere eskuineko begitik laser argia botatzen zuen kasko bat erabiltzen zuen, baina idea baztertu egin zuten laserrak bere edo ikusleen begian kalteak sortu ahal zituelako. Crissen eta Frehleyren adikzioak bere jotzeko moduan eta portaeran arazoak sortzen hasi zituen. Crissek, batez ere, "Beth" abestiaren letrak ahaztu zituen hainbat alditan eta, aldi batean, bere bateria soloaren erdian gelditu egin zen. Kontzertu batzuk bertan behera utzi zituzten sarrera gutxi saldu zituztelako. Bira finantzia porrota izan zen eta jatorrizko taldekideak egiten zuten azkeneko bira izango zen 1996ko Alive/Worldwide Tour birara arte 17 urte geroago.
↑ abcdDynasty (Kiss albuma). AllMusic (Noiz kontsultatua: 2011-09-08). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "allmusic" defined multiple times with different content