Hottest Show On Earth Tour bira Kissen kontzertu bira izan zen, beraien Sonic Boom albuma bultzatzeko. Berez, Sonic Boom Over Europe Tour biraren Ipar Amerikako zatia da, 2008an hasi zen Kiss Alive/35 World Tour biraren jarraipena. Kissek Mexikon ere jo zuen lehen aldiz 2004 urtetik. Biran zehar Amerikako Estatu Batuetako estadioetan eta anfiteatroetan eman zituzten kontzertuak, eta Live Nationek ekoiztu zuen. Aurreko kontzertu biretan bezala, kontzertu bakoitzeko zuzeneko grabazioak saltzen zituzten kontzertu bakoitzean, SymfyLiven bitartez.
Kissek esan zuen sarrera bakoitzetik dolar bat emango zietela Estatu Batuetako Indar Armatuei Wounded Warriors proiektua bultzatzeko.[1]
Kontzertuak zabaltzen zituzten taldeak The Academy Is...[2], The Envy eta hiri bakoitzeko bertako talde bana, Guitar Centerek antolatutako lehiaketa bateko irabazleak, izan ziren.[3]
Kantu zerrenda
Kissonline.com-en arabera, taldearen webgune ofiziala, Kissek "Detroit Rock City" eta "Rock and Roll All Nite" bezalako klasikoak joko ditu, eta AEBtan urte askotan jo ez dituen arrakastak.[4]. Kantu zerrenda aurreko europar biran jo zutenaren berdina da, Sonic Boom albumeko hiru abesti barne sartuta, eta "Crazy Crazy Nights" abestia, zein ez zen 1990. urtetik zuzenean jo (Europako bira kontuan hartu gabe). Beheko kantu zerrendarekin hasi zuten bira Cheyenne, Wyomingen.