"Thrills in the Night" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia beraien 1984koAnimalize albumean agertzen dena, eta 1985ean single modura kaleratu zena. Abestia Kisseko Paul Stanley abeslari/gitarjoleak eta Plasmatics taldeko Jean Beauvoir baxu-jotzaile ohiak idatzi zuten.
Abesti promozionatzeko bi bideo grabatu zituzten, nahiz eta bakarra kaleratu zuten, non taldea jende aurrean agertzen den abestia jotzen.[1] Bideoan Bruce Kulick gitarjolea agertzen da lehen aldiz, 1984ko hasieran Mark St. John ordeztu zuena.
Abestiak goizeko 9etatik arratsaldeko 5etararte profesionalki lan egiten duen emakume bati buruz hitz egiten du, eta gauean jendearen desio sexualak betetzen dituena, inork bere eguneko bizitzaz ezer jakin gabe.