Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.
AsylumKiss talde amerikarraren 13. estudioko albuma da. Bruce Kulick gitarjole nagusia agertzen den lehen diskoa da, nahiz eta taldearekin Animalize biran jo zuen eta ofizialki 1984ko irailean ordeztu zuen Mark St. John. 1982 urteko amaieran Ace Frehley gitarjoleak taldea utzi zuenetik egon zen hirugarren gitarjole nagusia izan zen. [5] Taldearen osaketa berri hau (Paul Stanley, Gene Simmons, Eric Carr, eta Kulick) hurrengo sei urteetan iraungo zuen 1991ko azaroan Carr hil zen arte. Albumak "100 Glam/Hair Metal Albums of All Time" zerrendako 51. postua lortu zuen.
[1]
1985eko azaroaren 13an RIAAk urre motakoa sailkatu zuen Asylum.[6]
Album honetako biran Kissek inoiz erabili duen logo handiena erabili zuten, baita argi sistema handiena ere. Bira honetako irudirik ez zen erabili Kissology II argitaratu zenean, menuaren grafikoen azpian agertzen den film isila izan ezik.
Singleak
Hiru musika bideo grabatu ziren album honetarako, guztiak London, Ingalaterran, "Who Wants to Be Lonely", "Uh! All Night" eta "Tears Are Falling" abestietarako; "Tears Are Falling" bakarrik argitaratu zen single moduan.
"Tears Are Falling" Asylum albumeko lehen singlea izan zen, eta hurrengo urteetan zuzenean erregulartasunez jo zuten disko honetako abesti bakarra. 80. hamarkaldiko taldearen abesti gehienak bezala, jatorrizko taldekideekin egindako batzarraren ondoren gitxitan jo dute abestia. Abestia taldearen set listean berriro agertu zen Rock the Nation Tour biran.