Portadako irudia Michael Doret artistak diseinatu zuen. Lehenago ere Kissekin lan egin zuen eta 1976koRock and Roll Over diskaren portada ere diseinatu zuen.[4]
Diska AEBn eta Kanadan Wal-Marten bidez bakarrik banatuko da,[2] hiru diskako sorta moduan salduz, album barria, Kiss Klassics diska (bergrabatutako Kiss klasikoek osotutako diska, JaponianJigoku-Retsuden moduan argitaratu zena) eta Kiss Alive/35 World Tour biran 2009ko apirilaren 5ean Buenos Airesen grabatutako zuzenezko sei kanta dituen DVDa barne. Albuma digipak moduan saldu zuten 20 orrialdeko liburuxka bategaz. Diskaren lehenengo singlea "Modern Day Delilah" izango zela anuntziatu zuten taldearen web ofizialean.[5] Diska 180 gramoko binilo moduan ere argitaratu zen, 5 kolore desbardinetan (gorria, berdea, beltza, urdina eta morea) kolore bakoitzeko 1000 kopia soilik argitaratuz.[6]
"Hot and Cold" abestia Gene Simmonsen lehenengo taldeko (Bullfrog Bheer) "Rotten to the Core" abestiaren birmoldaketa bat da.
Singleak
Modern Day Delilah
"Modern Day Delilah" Sonic Boomeko single nagusi moduan aurkeztua eta argitaratua izan zen 2009 abuztuaren 19an irratirako. Abesti hau Kissen lehenengo single merkaturatzea izan zen 11 urtetan, azkenengoa "You Wanted the Best" izanik, 1998ko Psycho Circus albumetik ateratakoa. Abestiak kritikarengandik eta zaleengandik iritzi positiboa jazo du, eta taldearen 70. hamarkaldiko lanarekin konparatua izan da.[3][7]Kiss Alive/35 World Tour biratik aurrera, kontzertuetan jo dute abestia.
Abestiaren bideoklipa interneten agertu zen abenduaren lehenengo egunetan, eta ofizialki aurkeztua 2009ko abenduaren 9an Yahoo!ren bidez. Bideoa Detroiten zehar dabiltzan Kisseko taldekide erraldoien irudiz eta Kissen kontzertuetako irudiz osotuta dago. 2009ko abenduaren 3an bideoa Scuzz katearen "Most Rockin: Viewer Request Show" zerrendetako lehenengo postura igo zen.
Abestia Kiss Alive/35 World Tour biran zehar kontzertuetan jotzen hasi zuten. Geroago, Facebook bidez eman zuten kontzertu batean, "Say Yeah" Sonic Boomeko bigarren singlea izango zela esan zuten. Azkenean, abenduaren 5ean esan zuten singlea irratietan ematen hasiko zutela abenduaren 8an.[10] Singlea 2010eko urtarrilaren bigarren astean plazaratu zuten Argentinan. "Say Yeah" abestiak Errusiako irrati zerrenda batean 1. postua lortu zuen 2010eko otsailaren 5ean, 11. postuan hasi ondoren.
Never Enough
2010eko ekainean "Never Enough" aurkeztu zuten Sonic Boomeko irrati single barri moduan, KISSOnline.com webgunean. Laster sartu zen Mainstream Rock irratiko zerrendetan 30. postura helduz gainera. Hala ere, taldeak ez zuen bere 2010eko biran sartu.
Zerrendako postuak eta salmentak
Sonic Boom 2, postuan hasi zen Billboard 200 zerrendan, 108.134 kopia salduz lehenengo astean.[11] 2. postu hori taldeak inoiz lortutako posturik altuena izan zen, 1998ko Psycho Circusek lortutako 3. postua gaindituz.[11]
It debuted at # 1 on Billboard's Top Rock Albums, Independent Albums and Hard Rock albums and #5 on the Top European Albums Chart.[12]
2010eko martxoan, Sonic Boomek 490.000 kopia saldu ditu Amerikako Estatu Batuetan. [Citation Needed] On January 9, 2010eko urtarrilaren 9an, Sonic Boom urrezko diska bihurtu zen Norvegian, 15.000 kopia saldu eta gero.[13]