Singlea promozionatzeko musika bideo bat grabatu zuten Londonen 1985eko irailean, David Malletek zuzendua. Nahiz eta ekoizpen merkea zuen, MTV kateko Dial MTV saioan askotan jarri zuten hurrengo hilabeteetan zehar.
Abestia zuzenean jo zuten makillajerik gabeko taldearen bira guztietan, baina, beraien karrerako garai hartako ia abesti guztiak bezala, alde batera utzi zuten 1996tik aurrera makillajea erabiltzen hasi zutenetik. Hala ere, abestia berriro zuzenean jo zuten 2004ko Rock the Nation Tour biran, taldeak makillajearekin jotzen duen makillajerik gabeko garaiko abestien multzo txikian sartuaz.
"Tears Are Falling" Paul Stanleyk berak bakarrik idatzi duen abestietako bat da, eta azkena izan da bere 2006ko Live to Win bakarlari albumerako "Loving You Without You Now" idatzi zuen arte.