Billboard Hot 100

Billboard Hot 100 Estatu Batuetan ezagunenak eta salduenak diren 100 singlen kontaketa bat da. Nazioko eta nazioarteko musika industria sustatzen laguntzen du eta Billboard zerrenden artean garrantzitsuena da Billboard 200arekin batera. Hot 100a astero argitaratzen da Billboard aldizkariaren bidez, baita Internet bidez ere bere webgune ofizialean. Hot 100 Aroko lehen postura iritsi zen lehen kantua Ricky Nelsonen "Poor Little Fool" izan zen, 1958an. Hot 100ean lehen postuan egon diren 1008 kantu ezberdin egon dira. Egungoa Rihannaren We Found Love da.

Denbora gehien lehen postuan eman duen taldea Black Eyed Peas izan da, 26 astez postu horretan emanez. Boom Boom Pow eta I Gotta Feeling bezalako singleak ia 7 hilabetez egon ziren lehen postuan, eta Michael Jacksonen Billie Jean singlea da lehen postuan denbora gehien eman duena, 76 asterekin. Gainera, I Gotta Feeling singlea iTunesen historian deskarga digital gehien jaso dituena da. Nabarmendu beharra dago aipatutako aste kopurua bi singlekin lortu zutela. Single bakar bat lehen postuan denbora gehien mantendu duen artista Mariah Carey da, One Sweet Dayrekin, Boyz II Menekin bikotean eginiko kantua. Artistei dagokienez, Madonna da kantu gehien lehen postuan izan dituena, 37rekin.

Funtzionamendua

Singlen postua erabakitzeko kantuek irrati nazionalean duten ospean eta kantu horien salmentetan oinarritzen da, "salmenta-astea" singlearen salmentak neurtzeko astelehenean hasi eta igandean amaitzen da, "irrati-astea" asteazkenean hasi eta asteartean amaitzen den bitartean. Zerrenda berria ofizialki asteartean konpilatu eta argitaratzen da, internet bidez ostegunetan argitaratzen den bitartean. Zerrenda bakoitza hurrengo larunbateko "aste bukaera"rekin datatzen da. Esate baterako, top 100aren argitarapen ofizial bat ekainak 8 asteartean baldin bada, zerrenda ekainak 19 larunbatekoa bezala datatzen da.

Adibidea:

Historia

Gaur egun Billboard Hot 100 bezala ezagutzen dena duela 50 urte baino gehiagotik existitzen da izen ezberdinak jasoz eta zerrenda ezberdinekin, singlen salmenta sustatuz soilik astez aste zerrendaratuz, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldetik mendebaldeko kostalderainoko zenbait gunetan oinarrituz.

1940 eta 1950eko hamarkadetan single ezagunak hiru argitalpen esanguratsutan zerrendaratu ziren:

  • Best sellers in stores (Salduenak dendetan): denda minoristetan single salduenak bezala zerrendaratuak, merkatariek proposatuak eta herrialde osoan aztertuak (20 eta 50 postu artean).
  • Most Played by Jockeys (Disc Jockeyek gehien jarriak): Estatu Batuetako irrati estazioetan gehien jarritakoak bezala zerrendaratuak, DJek eta irrati estazioek emanak (20 eta 25 postu artean).
  • Most Played in Jukeboxes (Gehien jotakoak txanponirensleetan): Estatu Batuetan zehar disko-jogailuetan gehien jotakoak bezala zerrendaratuak (20 postu). Hau izan zen musika entzuten zuten belaunaldi gazteenen artean kantuen ospea neurtzeko modu nagusienetako bat, arrazoi honegatik irrati estazioren batzuk urte batzuetan rock and rolla euren musika zerrendetan gehitzeari uko egin zioten.

Gainera, ofizialki, hiru zerrendek pisu bera izan zuten garrantziari dagokionez. Historialariren batzuk Best Sellers in Stores zerrenda Hot 100a sortzeko erreferentzia bezala hartua izan zela diote. Denborarekin, Billboardek, aurreko hiru zerrenden arlo guztiak (salmentak, irratia eta disko-jogailuak) bateratzen zituen laugarren zerrenda bat sortu zuen, salmentei irratiari baino garrantzi gehiago ematen zion puntuaketa sistema batean oinarritua (airplay hitza erabiltzen hasi zen). 1955eko azaroak 12ko aste bukaeran, Billboardeko Top 100a lehen aldiz argitaratu zuen. Best Sellers in Stores, Most Played by Jockeys eta Most Played in Jukeboxes zerrendek jarraitu egin zuten soilik Top 100 deituriko zerrenda berrian aldi berean argitaratuak izateko.

1957ko uztailak 17an, Billboardek Most Played in Jukeboxes zerrenda kendu zuen, irrati estazioak euren musika zerrendetan rock musika geroz eta gehiago sartzen hasi zirelako ahuldu baitzen. 1958ko uztailak 28ko aste bukaeran Most Played by Jockeys zerrenda eta Top 100a azken aldiz argitaratu ziren. 1958ko abuztuak 4an Billboardek musika estilo guztiak hartzen zituen zerrenda nagusi bat argitaratu zuen: Hot 100a. Zerrenda berria berehala bihurtu zen musika industriaren eredu eta Billboardek Best Sellers in Stores zerrenda tartekatu zuen, zerrenda hau, azken aldiz, 1958ko urriak 13an argitaratuz.

Billboardek Hot 100a egundaino ekoizten du eta kantu bat Estatu Batuetan ospean eta salmentetan neurtzeko oinarria da. Hot 100a oraindik ere, kantu batek irrati bidez eta salmentetan (digitalki zein merkatu minoristetan) lortzen duen puntuaketa baten arabera biltzen da.

Zenbait zerrenda osagai daude Hot 100aren kalkulua egiten laguntzen dutenak: Esanguratsu eta aipagarrienak jarraian agertzen direnak dira:

  • Hot 100 Airplay: (Billboardek) gutxi gora-behera 1000 irrati estazio Estatu Batuetako luze-zabal osoan zehar, Adult Contemporary, Rhythm and blues, Hip Hop, Country, Rock, Gospel, Latindar eta Kristauek osatua, digitalki monitoreatuak eguneko hogeitalau orduetan eta asteko zazpi egunetan. Zerrendak, entzuleen inpresioen arabera baloratzen dira, kantua irrati estazioek igorri zuten aldi kopuruaren arabera monitoreatu eta berrikusiak. Billboardek hartzen duen erreferentzia nagusia Arbitron konpainia-datu basea da.
  • Hot Digital Songs: salmenta digitalak (deskargak) Nielsen SoundScanek monitoreatuak eta salmenten puntuaketaren barnean sartzen dira.

Kanpo estekak