Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.
AnimalizeKiss talde amerikarraren 14. estudioko albuma da. Lick It Up albumak izan zuen arrakastarekin jarraituz, Animalize platino mota lortu zuen RIAAren eskutik 1984ko abenduaren 12an.[6] 1977ko Alive II albumetik salmenta gehien izan zituen Kissen albuma da.
Mark St. John (jaoitzez Mark Norton) agertzen den album bakarra da, 1984ko apirilean Vinnie Vincent ordeztu zuena. St. Johnek esan zuen albuma grabatzen ari zirenean, bere Rockman ekipamendua erabili zuela, eta heavy ekualizazioa erabili zutela "Boston"eko soinua grabaziotik kanpora ateratzeko.[erreferentzia behar] Hurrengo biran zehar Kiss uztea egingo zioten Reiter's sindromea diagnostikatu ziotenean. 1984ko azaroan taldetik kanpo zegoen; bi urtetan taldean egon zen hirugarren gitarjole nagusia.
'Animalize' izenburuari buruz galdetzerakoan, Stanleyk esan zuen garai hartan jendea ordenagailuen antzera ibiltzen hasi zela, eta "musika botoiak sakatuz egitea" dibertigarria ez zela.
Rockpages egindako elkarrizketa batean, Mitch Weissman esan zuen:
"Oso pozik geratu nintzen guk hirurok sortu genuen materialarekin. Eta gitarra eta baxua ere jo nuen abesti guzti horreetan, kredituetan agertzen ez naizen arren."[7]