Kolonizazioaren aurretik, Caddo indiarren lurretan zegoen Dallaseko ingurunea. Texasko lur hauek Espainiaren edo Mexikoren mendeko izan ziren bitartean, ez zen garapenik inguruan. Texasko Errepublika 1836an osatu zen, eta handik gutxira, 1841ean, John Neely Bryan-ek fundatu zuen hiria. Caddo indiarrek Trinidad ibaia gurutzatzeko erabiltzen zuten ibi batzuen presentzia izan zen kokapenerako motiboa. 1846an Dallas Estatu Batuen parte bilakatu zen, eta konderri bati ere eman zion izena.
1911. urtean AEBetako Erreserba Federaleko Bankuaren adar bat finkatu zen Dallasen, eta ordudanik finantzekin lotutako zentroa izan da. 1915ean Hegoaldeko Unibertsitate Metodista inauguratu zen, Dallasko lehen unibertsitatea.
1930ko hamarkadan Depresio Handiak jo zuen hiria, baina AEBetako beste eskualde batzuk baino gutxiago petrolioa aurkitu zelako inguruetan.
1970eko eta 1980ko hamarkadetan hazkunde handia izan zuen hiriak, eta 80koan ospea ere bai, mundu mailako fama lortu baitzuen Dallas telesailak, hirian kokatuak.