Manetonek, errege hauek Menfisetik, Mennefer antzinako egiptoeraz, gobernatu zutela idatzi zuen, handik gertu eraikia izan zen Unisen piramidetik hartutako izena; arkeologoak, Manetonekin bat datoz.
Dinastia hau Tetik sortu zuen, Iputekin ezkondua, Egiptoko V. dinastiakoUnis faraoiaren alaba. Dinastia honetako beste faraoi azpimarragarri batzuk, Pepi II.a, 94 urteko erregealdia ematen zaiona, Egiptoren historian luzeena, eta Neithikert erregina dira, Nitokris bezala ere ezaguna greziar idazleen aldetik, honi buruz, adituren batzuk, Antzinako Egiptoko dokumentatutako lehen erregina ezezik, munduko lehen emakume gobernaria ere izan zela diotelarik.
Garai honetan datatua dago Asuaneko grabatu bat, dromedario baten eta bertan muntatuta doan pertsonaren irudiarekin, animalia hau Saharara, Ekialdetik etorria iritsi izana, kristau garaian gertatu izana dioen hipotesia gezurtatuz.
Garai honetako historiaren ezagutza, aurreko erregeekin baino gehiago zabaltzen da, nobleen hilobietan aurkitutako idazkun biografiko ugariengatik. Honela, Pepi I.aren aurkako hutsegindako konspirazio bati buruz hitz egiten da. Pepi II.a errege gazteak idatzitako gutun bat ere irakur daiteke, bere espedizioetako bat, Nubiatik hegoaldera zegoen Yameko lurraldeko nano dantzari batekin itzultzen ari zelako asaldatua.
Nobleen hilobietako idazkun hauek, nobleek zuten geroz eta botere handiagoaren adibide bat baino ez dira, beranduago, erregearen botere absolutuari aurre egin ziotenak. Uste denez, hain erregealdi luzea izan zuen Pepi II.a hil ondoren, bere basailuak, jada, bere ondorengoen autoritateari aurre egiteko bezain indartsuak ziren, Antzinako Inperio absolutistaren amaiera azkarra eraginez.