Egiptoko Tarteko Bigarren Aroa, K.a. 1800 ingurutik K.a. 1550 arte iraun zuena, Egiptoren historian Egiptoko Inperio Ertaina eta Egiptoko Inperio Berriaren artean egon zen. Tarteko Bigarren Aro honetan Egiptoko XIII. dinastia, Egiptoko XIV. dinastia, Egiptoko XV. dinastia, Egiptoko XVI. dinastia eta Egiptoko XVII. dinastiaren zati bat egon ziren, partzialki garaikideak izan zirenak. Garai honetan boterea ez zen soilik faraoi bakar baten esku egon, eta Egipton hiksoak agertu zirelako bereizten da, hauen erregeak XV eta XVI. dinastien zati izan zirelarik.
Egiptoko XII. dinastia K.a. 1800 inguruan amaitu zen, eta jarraian Egiptoko XIII. dinastia etorri zen, askoz gobernari ahulagoak izan zituena. Menfisetik eta El Lishtetik gertu dagoen Ity Tauytik gobernatuz, Niloren deltaren hegoaldean, XIII. dinastia ez zen Egiptoren lurralde handia gobernatzeko gai izan, eta deltaren mendebaldeko zatian dauden aintziretan dagoen Xois eskualdeko gobernariak autoritate zentraletik independizatu egin ziren Egiptoko XIV. dinastia sortzeko. Boterearen zatiketa bizkortu egin zen Neferhotep I.aren erregealdiaren ondoren, XIII. dinastiakoa zena.
Atzerriko herrien iritsiera
XII. dinastiatik nabaritzen dira Egipto inguruko herri nomaden mugimenduak, bereziki libiar eta asiarrak. Aurretik, libiarren batzuk egiptoar lurraldean onartuak izan ziren, meatzaritza edo nekazaritza lanak egiteko. Herri hauek, aldaketa klimatikoen eta Egiptoko ezegonkortasun politikoaren ondorioz, Niloren haranean barneratu ziren, haran honen emankortasuna probesteko. Beste batzuk, nomoen arteko gerra zibilen ondorioz, armadako mertzenario laguntzaile bezala sartu ziren.
Hiksoak
Egiptoar lurraldean sartu ziren herriak hikso deituak dira, eta deltaren gainean izan zuten domeinuaren iraupean "hikso handien" (nomo boteretsuenen gainean euren nagusitasuna mantentzea lortu zutena) eta "hikso txikien" (Hierakonpolisen aurrean boterea galdu zutenak azkenean Tebasen aurrean erortzeko, Hierakonpolisekin izan zuen borrokatik garaile irten zena) artean banatzen da.
Neferhotepen anaia eta oinordekoa izan zen Sebekhotep IV.aren erregealdian agertu ziren hiksoak lehen aldiz, eta K.a. 1720 inguruan Avariseko lurraldearen kontrola hartu zuten (egungo Tell-el-Daba-Jatana), Qantirretik kilometro gutxira. Hiksoen aldetik lurraldearen inbasioaren tradizio herrikoiaren laburpen bat Manetonen Aegyptiacan mantendu zen, Ptolomeo II.aren garaian idatzi zuen apaiz egiptoar bat zena. Manetonek, XIII. dinastiako faraoia izan zen Dedumes bezala identifikatzen den Tutimeosen erregealdian, hiksoek, XV. dinastiaren sortzailea izan zen Salitisek zuzenduta, hiksoek Egipto inbaditu zutela kontatzen du. Dinastia honen ondoren printze hikso eta kazike talde bat iritsi zen, Deltaren ekialdean tokiko mendeko egiptoarren bidez gobernatu zutenak, funtsean euren izenak idatzita dituzten eskarabeoengatik ezagutzen direnak eta Manetonek Egiptoko XVI. dinastia deitzen duena.
XIII. dinastiaren ondorengo erregeak, dirudienez, bisir talde boteretsu baten mende zeuden iraupen laburreko errege batzuk izan zirela dirudi, eta erregetza, garai honetan, hereditarioa ezin zela izan iradoki da, baizik eta izendapen bidez lortutakoa. Dinastiako errege berantiar bat izan zen Uahibra Ibiau, agian, aurretik bisir bat izan zen. Sebekhotep IV.aren erregealdiaren hasieran, dinastia honen boterea, jada oso ahula, behera etorri zen. Ondorengo erregea izan zen Merneferra Ay (K.a. 1700 inguruan gobernatu zuena), dirudienez printze hiksoen mendeko soil bat izan zen, bere oinordekoek euren kargua K.a. 1633 arte mantendu zuten.
Menfis hiksoen mende erori zen garaian, Tebasen gobernatzen zuten egiptoarrek independentzia deklaratu zuten Ity tauyn gobernatzen zuen dinastiarekiko, eta Manetonek Egiptoko XVII. dinastia deitu zituen. Dinastia honek Egiptoren salbazioa ordezkatu behar zuen, eta azkenik, hiksoen aurkako askapen gerra zuzendu. Dinastia honetako azken bi faraoiak Taa II.a eta Kamose ausarta izan ziren, nori tradizioak hiksoak garaitu izanaren meritua eman zion. Hurrengoko dinastia izan zen Egiptoko XVIII. dinastiarekin Egiptoko Inperio Berria hasi zen.
Bigarren Tarteko Aroaren kronologia
Egiptologoek zailtasun handiak dituzte aro hau kronologikoki eta historikoki kokatzeko.
Jarraian agertzen diren egiptologoek estimatutako kronologia:
- Lehen faraoia: Sekhemra Jutauy, K.a. 1760 inguruan
- Ugaf (?)
Kanpo estekak