Egiptoko XXIII. dinastiak K.a. 818tikK.a. 715 arte irauten du. XXII, XXIV eta XXV. dinastien garaikidea da
Historia
XXIII. dinastiako bereizgarria, tronura, mashauashtarrak iristea izan zen. K.a. 818an, Leontopolis, deltan, edo Taremu ("arrainen lurra"), Taniseko subirau libiarrekiko erresuma independente bihurtu zen, baina eztabaidagarria da dinastia osoa leontopoliarra izatearen hipotesia.
Dinastia honetako lehen faraoia izan zen Padibastetek, oinordekotza gatazka eta gerra zibila probestu zituen, Sheshonq III.aren erregealdiaren zortzigarren urtean, bere burua faraoi bezala izendatzeko, Leontopolisen koroatu eta Herakleopolis, Menfis eta Tebasen onartua izatea lortuz. Lehenik Takelot II.aren eta ondoren Osorkon IV.aren arerio nagusia izan zen, Tebaseko XXII. dinastiakoGoi Egiptoko errege libiarrak. Bere tronuratzeak, etsaien aldeen aurkako gerra zibil luze bat eragin zuen, hogeitamar urte iraun zuen gerra zibila. Alde bakoitzak, Amonen Apaiz Goren leinu bat izan zuen.
Bere oinordeko izan zen Iuput I.a, bere aitarekin elkar gobernatzen egon zen, baina bere erregealdia laburra izan zen. Sheshonq IV.ari buruz ez dakigu askorik, are, aditu askok, dinastia honetakoa ez zela uste dute, Osorkon III.a bezala, batzuk, Takelot II.aren semetzat jotzen dutena: Padibastet eta Sheshonq IV.aren armada etsaiak garaitzea lortu zuen, Takelot II.aren autoritateari gogor eutsi ziotenak, Osorkonek, bere erregealdiko azken bost urteak, bere seme Takelot III.arekin batera gobernatu zituen.
Takelot III.aren semeak, Dyedpathiefankh eta Osorkon apaiz gorenak izan ziren, eta tronurako oinordekoa, Rudamon, bere semerik gazteena. Tebasen Amonen Apaiz Goren bezala aritu zen, eta, ondoren, bere erregealdiko lehen bost urteak, bere aita Takellot III.arekin elkar gobernatuz aritu zen. Bere erregealdian zehar, erresuma osoa batuta mantentzen ahalegindu behar izan zen, azkenik, bere oinordeko Iuput II.aren erregealdian hiru erresumatan banatuko zena, honek, Leontopolisen gobernatzen jarraitu zuen arren, non, kushitarren aurrera egitea geldiarazteko asmoa zuen koalizio boteretsu batean parte hartu zuen.