Egiptoko XXVI. dinastiak, K.a. 672tikK.a. 525 arte iraun zuen. Saitarra ere deitzen da, dinastia honek, bere hiriburua, Saisen baitzuen. Persiar konkistaren aurretik, Egipto gobernatu zuen azken bertako dinastia izan zen. Egiptoko aro berantiarraren hasieratzat hartzen da, aro honetan, XXVI., XXVII., XXVIII., XXIX., XXX. eta XXXI. dinastiak daudelarik.
Asiriar Inperioko gobernariak, tronua mantentzeko gerra zibil eta matxinadetan murgilduta zeuden bitartean, Psametikok, Lidiako errege Gigesekin aliantza bat lortu zuen, eta Karia eta Greziakomertzenarioak sartu zituen bere armadan, asiriarren erasoak kanporatzeko.
Manetonen arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan: "XXVI. dinastia, Saiseko bederatzi erregek osatu zuten... Nekaok Jerusalem hartu eta Joacaz erregea gatibu eraman zuen Egiptora... Jerusalem asiriarrek hartu zutenean, bizirik mantendu ziren juduak, Uafrisen ondoan babestu ziren"