Jurgi Sintzelo Tarasio aitalehenaren idazkari pertsonala (sintzeloa, "zeldakidea") izan zen, eta VIII. mendearen amaieran eta IX. mendearen hasieran bizi izan zen.
Aegyptiaca edo Manetonek idatzitako Egiptoren Historiaren igortze eta ezagutza iturririk garrantzitsuena da, bere Ekloge chronographias (Ἐκλογὴ τῆς χρονογραφία) lanean, Adanengandik hasi eta Diokleziano erromatar enperadorearen garairaino iristen zen munduaren historia bat.
Sintzelok, Jesus, Munduaren Sorreraren ondorengo 5500. urtean jaio zela frogatu nahi zuen, modu ez zuzenean, Eurite Unibertsalaren garaitik Dario I.a persiar enperadoreraino zihoazen 31 egiptoar dinastia deskribatuz, Manetonen epitomeak erabilita.
Bere testu guztietatik, bi eskuizkribu baino ez dira mantendu, 1021. urtekoa eta Parisekoa, bietatik hoberena.
Sintzelok, bere lana idazteko, Eusebio Zesareakoaren epitomea erabili zuen, aipatuz, eta, agian, Sexto Julio Afrikanorena, modu ez zuzenean, beste eskuizkribu batzuen bidez. Beste lan batzuk ere ezagutu behar izan zituen, sasi-manetondartzat hartzen direnak, Sozisen Liburua eta Kronika Zaharra kasu.
Bibliografia
- Editio princeps di J. Goar (1652) in W. Dindorf, Bonn Corpus scriptorum hist. Byz., 1829.
- H. Gelzer, Sextus Julius Africanus, ii. I (1885).
- H. Gelzer. Sextus Julius Africanus und die byzantinische Chronographie, Leipzig 1898 (rist. New York, B. Franklin, 1967).
- C. Krumbacher, Geschichte der byzantinische Litteratur, Munich, 1897.
- William Adler. Time immemorial: archaic history and its sources in Christian chronography from Julius Africanus to George Syncellus, Washington, D.C., Dumbarton Oaks Research Library and Collection, 1989.
- Alden A. Mosshammer, ed., Georgii Syncelli Ecloga chronographica, Leipzig, Teubner, 1984.
- William Adler, Paul Tuffin, translators. The chronography of George Synkellos: a Byzantine chronicle of universal history from the creation, Oxford, Oxford University Press, 2002.
Kanpo estekak