Egiptoko XVII. dinastia, ia, Egiptoko XIII. dinastiaren oinordekoa dela esan daiteke, eta hortik XVII. dinastia honetako gobernariak, XIII.eko adar batetatik datozela ematea. Goi Egipto, soilik K.a. 1650etikK.a. 1550 arte gobernatu zuen.
Dinastia honen sortzailea, baliteke Intef V.a izatea, aditu gehienek onartzen duten ideia, edo baita bere seme Rahotep ere.
Dinastia honetako gobernariek, zerga ordaindu behar diete hiksoei, baita toki estrategikoetan kokatutako euren goarnizioak onartu ere. Baina, tebastar hauek, bertan jatorria dutenak, XVII. dinastia, atzerritar gobernarien aurkako borrokaren buru jarri ziren. Bere gobernariek, hiksoei aurre egingo diete, eta herrialdearen berbateratze berri bat bultzatuko dute.
Nubian, Kusheko errege den Nedyehk boterea hartu eta, bere hiriburua, Buhenen ezartzen du. Elefantinatik Niloren bigarren urjauziraino gobernatzen du. Hiksoekin lortutako bere aliantzak, xede bezala, tebastarrak inguratzea du, eta Kamosek Buhen bereganatu arte iraungo du.
Buhengo garaipenak, hiksoen aurkako gerra, erlijio gerra bat balitz bezala hartuko duten tebastar gobernari ahulek gidatutako sentimendu nazionalistaren eztanda bat sorraraziko du. Kamoseren anaiak, Ahmosek, K.a. 1540 inguruan, hiksoen hiriburua zen Avaris hartu zuen, suntsitu, eta hiksoak, Kanaaneraino jazarri zituen.
Azken hauen aurka lortutako garaipena eta euren kanporatzeak, XVII. dinastiaren amaiera suposatuko du, eta Egiptoko Inperio Berriari hasiera emango dio. XVII. dinastiako erregeek, euren egoitza, Ballasen izango dute (Kom Ombo), baina, jakina, Tebasen gobernatuko dute. Dra Abu el-Nagan lurperatuak izango dira, adobezko piramidez amaitutako hilobietan. Batzuk ezagutzen dira, Taa II.arena bezala "modu izugarrian hil zena, guduan moztua. Arkeologo eta mediku forentseek, bere momia aztertu zuten eta "hiksotar motako gerra aizkora batekin hila izan zela" frogatu zuten.
Dinastiako erregeak
Taula hau, bideraketa bat baino ez da. Gobernariak, euren ordena eta erregealdi denbora eztabaidagai dira. Soilik azken faraoietaz dago arkeologikoki froga daitekeen informazioa.
(*) Partzialki irakur daitezkeenak Turineko Errege Kanonean
(**) Ryholtek, XVI. dinastiako gobernaritzat hartzen ditu
Faraoiak Ryholten arabera:
Rahotep
Sobekemsaf I.a
Intef VI.a
Intef VII.a
Intef VIII.a
Sobekemsaf II.a
Siamon
Taa Seqenenra
Kamose
XVII. dinastia Manetonen epitomeetan
Manetonen epitomeek, bere datuekin, garai historiko honi buruzko nahasmen handiagoa sortzen dute, gainera, gobernari hauen izenek, Egiptoko XV. dinastiako gobernarien izenekin antzekotasun susmagarria dute.
Eusebio Zesareakoak, Jurgi Sintzeloren bertsioan, honako hau idazten du: XVII. dinastia, artzaiez (hiksoak) osatuta egon zen, Feniziakoak eta atzerritar erregeak zirenak, Menfis bereganatu zutenak; setroitar nomoa sortu zuten, eta, kanpaina bat egin ondoren, Egipto domeinatu zuten. Lehen erregeak, Saitesek, nomo saitarrari izena ematen diona, 19 urteko erregealdia izan zuen, bigarrenak, Bnonek, 40koa, Arclesek 30ekoa, eta, Afofisek, 14koa. Orotara, 103 urteko erregealdia guztien artean. Dirudienez, garai honetan, Josek gobernatu zuen Egipton.
Escoliosetatik Platonengana (Timeo)n, lehen aipaturikoaren antzeko kontakizun bat dago, Manetonen Egiptoren Historiaren arabera. Esaten denez, errege hauek, Saites, 19 urteko erregealdiarekin, Bnon, 40koarekin, Arcaes, 30ekin eta Afofis 14rekin izan ziren. Orotara, 103 urteko erregealdia guztien artean.
Sexto Julio Afrikanok, Sintzelo fraidearen bertsioan, honako hau dio: XVII. dinastia, 43 errege artzairena izan zen, Tebas eta Diospolis Parvakoa, orotara, guztien artean, 151 urteko erregealdia osatuz.