Izen egiptoarrak: Inebu-hedy, Anj-tauy, eta Hut-ka-Ptah. Izen greziarra: Menfis (Μεμφις). Izen biblikoa: Noph edo Movh. Izen arabiarra: Mit Rahina.
Antzinako Egipton, Inebu-hedy bezala ezagutua izan zen "Harresi zuria". Inperio ertainean zehar Anj tauy "Bi Lurren balantza" bezala. Baita Men Nefer (Mn-nfr) bezala, Menfis bezala grezieratua eta Hut-ka-Ptah bezala, "Ptahrenkaren tenplua". Hemendik zetorren idazle greziarrek herrialdeari emandako izena: Aι γυ πτος Aiguptos, AEGYPTVS erromatarra eta geroagoko Egipto izena.
Historia
K.a. 3050an sortu zen, Egiptoko lehen faraoia izan zen Menesen agintaldian. Hiriaren hondakinak Kairotik 19 kilometro hegoaldera daude, Nilo ibaiaren mendebaldeko ertzean. Hiriko jainkoa Ptah izan zen.
Egiptoar historiaren zati handi batean, Menfis izan zen herrialdeko hiririk garrantzitsuena eta erresumako gune ekonomikoa I. dinastiatikVIII. dinastia arte hiriburu eztabaidaezina, Ramses II.a eta Merenptah faraoien agintealdietan berpiztuz. Tebas, Pi-Ramses, Tanis edo Saisek hiriburutza izan zutenean ere Bi Lurren Balantza deitzen zioten, herrialdeko gunerik garrantzitsuena.
Uste denez, K.a. 2250. urtea arte, munduko hiri guztietatik biztanle kopuru handiena zuena da. Bere unerik gorenean, 500.000 pertsonatik gora izan zitzakeen.
K.a. 331. urtean Alexandria sortu zenean, Menfisen nagusitasunaren amaiera iritsi zen. Lagidar dinastiako Ptolomeotarrek eta ondoren erromatarrek, Alexandria, Egiptoko hiriburu handitzat hartu zuten, eta gainontzeko herrialdea, jada hiru mila urte beteta zituen Menfis barne zela, ahaztu zen eta pobrezian erori zen. Behin betiko utzia izan zen 641an eta bere hondakinak gertuko finkapenetarako material harrobi bihurtu ziren. Bere hondakinen zati handi bat, Egiptoko hiriburu berria zen Kairo eraikitzeko erabili zen.
Ptah jainkoaren tenpluko hondakinak industuak izan dira, lurpetik estatua kopuru handia bat atereaz, adibidez Ramses II.a faraoiarena, hainbat museotan erakusgai.
Menfiseko Museoa (Mit Rahina)
Menfis hiria eraiki zen tokian, gaur egun, Mit Rahina izeneko herrixka dago. Hainbat indusketaren emaitza bezala, esfinge bat, Ramses II.aren hainbat estatua erraldoi eta beste arrasto arkeologiko batzuk ditu. Hauekin, aire libreko museo bat eta estalitako gela bat antolatu dira, azken hau, arrastoak zaintzeko.
Gizateriaren ondarea
1979an, Menfisen multzoa bere nekropoli eta piramide zelaiekin (Giza, Abusir, Saqqara eta Dahshur) UNESCOkGizateriaren Ondare bezala izendatu zuen, honako izen honekin: Menfis eta bere nekropolia, piramideen tokia Gizatik Dahshurrera.