Wadi Al-Hitan (arabieraz: وادي الحيتان, «baleen uadia») Egiptoko mendebaldeko basamortuan dagoen harana da, baleen lehenengo subordenaren (Archaeoceti) aztarna fosilak dituena. Aztarna hauek espezieen eboluzioaren erregistro nagusienetariko bat osatzen dute, animalia lehortar bat urtar nola bilakatu zen azaltzen duena.
Hori zela eta 2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Geologia
Kanpo estekak