Permiarra Paleozoiko aroko azken periodo geologikoa da. Orain dela 299 milioi urte hasi zen, eta duela 251 milioi urteko iraungipen masiboarekin amaitu zen.
Periodo honi Perm hiri errusiarrak ematen dio, Roderick Murchison eskoziarrak Permen 1841ean aro hori identifikatu zuelako lehena aldiz.
Garai honetan, mundua bi kontinentetan bananduta zegoen, Pangea superkontinentearen eta Cathaysia kontinentearen artean. Bi kontinenteak Panthalassa izeneko ozeano global batez inguratuta zeuden. Ondorioz, Permiarren klimatologia askotan askoz lehorragoa zen pasa den Karbonifero periodoaren klimatologiarekin konparatzen badugu. Oihan karboniferoaren erortzeak basamortuko eremu zabalak utzi zituen barnealde kontinentalaren barruan.
Amniotoak, baldintza lehorrago horiei hobeto aurre egin ziezaieketen, eta, beraz, beren arbaso anfibioak ordezkatu zituzten. Permiar periodoan lehenengo amniotoak dibertsifikatu ziren sinapsidoetan eta sauropsidoetan. Bi klado horietatik, ugaztunak, dortokak, lepidosauriosak eta arkosausarioak garatu ziren Mesozoikoan zehar.
Zenbait autorek iraungitze-gertaerak baieztatzen dituzte Permiarrean. Permiako Goiztiarraren amaieran (Cisuraliarra), fauna errotazio handia ikusi zen. "Pelycosaurio" sinapsi primitiboen leinu gehienak desagertu egin ziren, eta terapsido aurreratuagoek ordezkatu zituzten. Permiarra Permo-Triasiko iraungitze-ekitaldiarekin amaitu zen. Lurraren historiako suntsipen masibo handiena izan da momentuz (Permiarrean gertatu ziren hiruzpalau krisietatik azkena). Itsas espezieen ia % 81 eta lehorreko espezieen % 70 hil ziren, Siberiako trapen erupzioarekin lotuta. Garaiko biosferak denbora asko behar izan zuen hondamendi honetatik errekuperatzeko. Periodo triasikoa hasterakoan, 30 milioi urte pasa ziren ekosistemen pasa den biodibertsitatea leheneratu baino lehen.[2][3][4][5]
Historia
Permiar hitza ezarri aurretik, periodo honetako arrokei Rotliegend eta Zechstein izena eman zitzaien Alemanian. Britainia Handian, aldiz, Hareharri Gorri Berria izenarekin ezagutzen zituzten Permiar aroko arrokak.[6]
Permiar terminoa 1841ean sortu zuen sir Roderick Impey Murchisonek, Londresko Geologia Elkarteko presidenteak, 1840 eta 1841ean Ural MendietanÉdouard de Verneuilekin egindako errusiar esplorazio handien ondoren. Murchisonek, Karboniferoko geruzen ondoren “marga, eskisto, kareharri, hareharri eta konglomeratu estratu serie handiak" identifikatu zituen.[7]
Aurkikuntza hori egin ondoren, Mirchisonek, geologo errusiarrekin elkarlanean, Perm inguruko eskualde errusiarraren ondorengo garaia izendatu zuen. Hortaz, bere izena Perm-etik hartzen du.[8]
Permiar terminoa aukeratzeko, mende oso bat eman zuten ikerlariek eztabaiden artean. Mende horretan zehar, alternatibak proposatu ziren. Adibidez, 1853 eta 1867 artean, Jules Marcouk Ipar Amerikako eremu handi batean Mississippi ibaitik Colorado ibairaino dauden estratu permiarrak aurkitu zituen, eta Dyas izena proposatu zuen. Dena den, Murchisonek 1871n proposamena atzera bota zuen.[6]
Geologia
Permiar aroko lur-geruzak, besteak beste, bioestratigrafiarekin bereiz daitezke. Amonoideak baliaezinak direnez Permikoa bereizteko, konodonto-fosilekin ordezten dira. Konodontoak aro Paleozoikoko agnatukordatuak ziren, eta gida fosil gisa erabilgarriak dira Triasikoko eta Permikako material geologikoa bereizteko.
Brian F. Glenister zientzialariak proposatu ondoren, 1999tik aurrera Permiarra geologikoki hiru epoketan banandu zen: Cisuraliarran, Guadalupiarran eta Lopingiarran. Era berean, epokek hainbat adin geologikoak osatzen dituzte.[9]
Cisuraliarra duela 298.9 milioi urte hasi zen, eta duela 273 milioi urte amaitu zen. Cisuraliar periodoa Errusiako eta Kazajistanko Ural Mendietako mendebaldean dauden estratuak izena zor diote. J. B. Waterhousek proposatu zuen izen hori 1982an, Asseliar, Sakmariar eta Artinskianar aroak ulertzeko asmoz. Kunguriarra geroago gehitu zen. 1900ean, Albert Auguste Cochon de Lapparentek “Uraliarra” gehitzeko proposatu zuen, baina hitzaren erabilera hutsalaren ondorioz, bertan behera utzi zen. [10]
Asseliarra
V.E. Ruzhenchev errusiar estratigrafoak izendatu zuen 1954an. Ural mendietako hegoaldean dagoen Assel ibairi izena zor zion. Asseliarraren baseko GSSP-a Aidaralash ibaiaren haranean dago kokatuta , Aqtöbetik hurbil, eta 1996an berretsitu zen. Aro hau Streptognathodus postfusus-en agerpenarekin batera hasten da.[11]
Sakmariarra
Alexander Karpinskyk izendatu zuen 1874an, eta Ural mendietako hegoaldeko Sakmara ibaiak ematen dio izena. Aroaren baseko GSSP-a Uraletako hegoaldeko Usolka atalean kokatzen da, eta, 2018an GSSP-a Sweetognathus binodosus-en agerpena kokatzen du.[12]
Artinskiarra
Arti hiri errusiarrari izena zor dio, eta Karpinskik izendatu zuen 1874an. Artinskiarrak ez du GSSP zehatzik. Artinskiar aroa S. whitei-ren agerpenarekin hasi dela proposatzen da.[13]
Kungurriarrak
Kungur hiri errusiarrari izena zor dio. Alexander Antonovich Stukenber-ek Kunguriarra izendatu zuen 1890an. Kunguriarrak ez du GSSP zehatzik. Neostreptognathodus pnevi-ren agerpena garai honen hasiera zehazten duela proposatzen da. [13]
Epoka honen kontzeptua garatu zen 1923an Amadeus Willian Grabauk proposatu ondoren. Hainbat meategi aurkitu ziren Txinaren hegoaldean eta, ondorioz, bere izena Txinatik Jiagxi probintziako Leping hiritatik dator. [15]
Paleogeografia
Permiar periodoaren zehar, egungo kontinente guztiek Pangeasuperkontinentea osatzen zuten, Cathaysiako lur mikrokontinentalekin ekialdean. Lur masa hauek Pantalasa ozeanoak inguratzen zituen, periodo horretako ozeano bakarra. [16]
Ozeanografiari dagokionez, itsasoaren mailak behera egin zuen Permiar periodoaren hasieran, eta nahiko konstante mantendu zen Roadiensearen hasierara arte. Adin horretan, itsas-mailaren beherakada handia hasi, eta Paleozoiko osoko mailarik baxuenarekin amaitu zen. Itsasoaren maila gaur egungo mailaren antzekoa izan zen Wuchiapingiarren zehar. Ondoren, igoera txiki bat gertatu zen Changhsingian.[17]
Permiarra beste periodo geologikoak baino hotzagoa izan zen. Dena den, tenperatura-gradiente arin bat zegoen ekuatoretik hasita. Permiarraren hasieran, Lurra Paleozoiko berantiarraren glaziazioan zegoen oraindik. Hau, Devoniar berantiarrean hasi eta Karbonifero periodoan amaitu zen baina haren eragina oraindik nabaritzen zen. Hala ere, Permiar goiztiarra amaitzen zen heinean, Cisuralian hain zuzen ere, lurrak desertifikatzeko joera nabarmena aurkeztu zuen.
Permiarrean, klima nabarmen aldatzen zen urtaroen arabera. Ezaugarri bereizgarri gisa, megamonzoien presentzia aipatzekoa da. Klimaren aldakortasun altua zela kasua, Pangearen barrualdean lehorketa nagusitu zen.[18]
Izaki bizidunak
Flora
4 lore-erresuma ezberdin zeuden Permiar periodoan zehar: Siberiarra, Euroamerikarra, Gondwanarra eta Cathaysiarra.[19]
Karboniferokooihan tropikalaren kolapsoaren ondorioz, zuhaitz-iratzeek Euroamerikako likosidoak baztertu zituzten eta, horren ondorioz, Euroamerikako flora eta flora Cathaysiarra bereizi egin ziren.[19]
Mundu osoan zehar, Glossopteridales orden suntsituaren (egungo azeri buztanen arbasoak) landareek basoak sortu zituzten. Ikatzezko zingiretan bizi ziren eta bertikalki hazten ziren (banbua bezala), eta angiospermoen antzeko adarkatze-ereduak zituzten. [20]
Horretaz aparte, gaur egun bizirik irauten duten hainbat talde Permiarrean agertu ziren; esaterako, Ginkoales eta Cycadales ordenetako lehen espezieak.[21][22]
Intsektuak lehen aldiz agertu ziren eta ugariak egin ziren Karboniferoan. Permiarran izugarri dibertsifikatu ziren arren, Permiarraren amaieran, jaitsiera nabarmena egon zen haien dibertsitatean, iraungitze-gertaera masiboa dela eta. Permiar peridoan intsektu nagusiak paleopteroen, polinopteroen eta paraneoptero goiztiarrak ziren. Haien gainbehera Permiarraren amaieran hasi zen, Hemipteroek sortu zuten lehia dela eta.[31][32]
Amniotoei dagokionez, Ipar Amerikako eta Europako lehen fauna lurtar permiarretan sinapsido pelikostiko primitiboak ziren nagusi, edafosaurido belarjaleak eta esfenakodontido haragijale, diadidiko eta anfibioak, esaterako. Lehenengo narrasti permiarrak, akleistorhinidoak, intsektujale txikiak ziren gehien bat.[33][34]
Fosil-erregistroaren bidez jakin daiteke Permiarraren azkenean gertatu zen iraungipena Lurraren historiako desagertze masiboa larriena izan zela. Zenbatespenen arabera, itsasoko espezietatik % 90-95 inguru desagertu ziren, eta lurraldeko % 70.[35][36]
Oraingoz, hipotesi onartuenek Siberian aurkitu diren magma- eta basalto-metaketak hartzen dituzte kontuan. Siberiako metaleku horiek ehunka urtez egon ziren aktibo, karbono dioxidoa askatuz eta berotegi-efektu nabaria eraginez. Modelo larrienen arabera, Permiarren azken jarduera bolkanikoak munduko batez besteko tenperatura 5ºC igo zezakeen. Hala ere, tenperatura 5 gradu igotzea ez litzateke izango nahikoa bizitzaren % 95aren heriotza azaltzeko. Baina berotze horrek poliki-poliki igo zitzakeen ozeanoko tenperaturak, itsasertzetik gertu zeuden lur ozeanikoaren azpian zeuden metano izoztuen metakinak urtu arte, metano dezente kanporatuzta. Kanporaketa honek beste 5 gradu igotzea ekarriko zukeen. Hazkunde horrek hainbeste espezieren desagertze masiboa azal lezake.[37]
Hala eta guztiz ere, badaude hipotesi alternatiboak. Esaterako, beste hipotesi baten arabera, ozeanoetako sumendien aktibitatearen ondorioz azido sulfurikoa askatu zen itsasoetan. Ondorioz, itsasoko leku askotan bakterioen koloniak garatzea ahalbidetzen zuen bioma anoxiko bat garatu egin zen. Bakterio horiek azido sulfhidrikoa ekoizten dute, eta atmosferara jariatzen dute.
Azido sulfhidrikoak, atmosferan metatzen bada, gasak oxidatzen ditu bere inguruan. Horrek atmosferako gas arnasgarriak desagertzea ekarriko zukeen. Gainera, erradiazio ultramoreak gas toxikotik bizirik atera ziren espezieak desagertzea ahalbidetuko zukeen.[38][39]
Halaber baliteke iraunpenaren arrazoia aurreko hipotesien konbinazioa izatea.