Itsas maila altua izan zen Ordoviziarrean. Tremadoc garaian itsasoaren transgeresioak inoiz egon diren handienak izan ziren.
Hegoaldeko kontinente guztiak Gondwana izeneko kontinente bakarrean batu ziren. Kontinente hau ekuatorean hasi zen eta Hego Poloan bukatu zuen bere ibilbidea. Hasiera epela izan zuela uste da Ipar Amerika eta Europan itaso ez oso sakonak zeudelarik. Itsaso hauetan arrezifeak sortu ziren.
Garaiko arroka gehienak sedimentarioak dira baina ez zegoenez oso mendi alturik gehienak kareharriak dira.