Egiptoko IX. dinastia, Herakleopolistarra, K.a. 2150. urtean agertzen da, eta K.a. 2100 ingururaino irauten du. Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaian dago.
Historia
Garai honetan, Egipto, politikoki zatitua zegoen eta, izenez bakarrik, Egiptoko VIII. dinastia osatzen zuten Menfiseko errege ahulez gobernatua, tokiko zenbait agintarirekin borrokan zeudenak. Gainera, herrialdeak, aldian-aldian, inguruko tribu asiarren inbasioak jasaten zituen, Egiptoko egoera kaotikoa probestuz. Aktoesek estatu kolpe bat eman zuen eta faraoi bezala izendatu zuen bere burua gertuko Henen Nesut (Herakleopolis Magna) hirian, IX. dinastia abiaraziz, hasiera batean, bere autoritatea, soilik inguruko lurraldeetan bakarrik onartua izan zen arren.
Sexto Julio Afrikanoren arabera, dinastia honek, bere hiriburua Herakleopolisen du, eta Aktoesek abiarazten du, bere aurreko erregeak baino askoz modu krudelagoan jokatu zuelarik, herrialde osoaren nahigabea eraginez. Ondoren, erotu egin zen eta krokodilo batek hil zuen. Eusebio Zesareakoak, berak Oktois deitzen duen errege honek, Egipto osoa, kalamitate izugarriekin suntsitu zuela dio.
Dinastia honetako gobernari batzuen izenak identifikatu dira, euren agintaldien datak eta iraupena zehaztu gabe dauden arren. Dignatario hauen eragina, soilik Behe Egipton nabaritu zen, Goi Egipton sortu zirenen garaikideak izan zirelarik, Egiptoko XI. dinastia.
VII, VIII, IX, X eta XI. dinastiaren lehen zatia, Egiptoko lehen tarteko aroaren barnean sartzen dira.
IX. dinastia Errege Zerrendetan
Egiptoar Errege Zerrendetan mantentzen den IX. dinastiari buruzko informazioa, urria eta kontraesankorra da.
Egiptologo eta historialari gehienek, garai hartako lekukotza urriekin, dinastia honek soilik 50 urtez iraun zuela estimatzen dute.
IX. dinastia Turineko Errege Kanonaren arabera
Bibliografia
Kanpo estekak