Qantir

Qantir
Datuak
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaSharqia Governorate
Markas of EgyptFaqous
Koordenatuak30°48′11″N 31°50′17″E / 30.803189°N 31.83795°E / 30.803189; 31.83795
Map
Altitudea10 m

Qantir, Niloren deltaren ipar-ekialdean dagoen gune arkeologiko garrantzitsu bat da, zenbait akademikok, Biblian agertzen den Rameses herria bezala identifikatua. Tokiak, bere izena, Faqusetik bederatzi kilometro iparraldera, Sharkia probintzian, probintziako hiriburua den Zaqaziqetik hogeita hamar kilometro iparraldera dagoen ondoko herrixka batetatik hartzen du.

Lehen indusketak, 1929an egin ziren, Mahmoud Hamzaren zuzendaritzapean, antigoaleko gauzen egiptoar zerbitzukoa. 1984tik, Qantirren indusketa zabal bat abiatu da, Edgar B. Puschen zuzendaritzapean, Austria eta Alemaniaren arteko misio bateratu baten zati bezala, Hildesheimeko Pelizaeus-Museoaren kargu.

  • Tokiak, Inperio Ertain, bigarren tarteko aro eta ramesidar garaiko (XIX eta XX. dinastiak) finkatzeen aztarnak adierazten ditu
  • Biblian agertzen den Rameses hiria, ziur aski, hemen zegoen.

Rameses

Sakontzeko, irakurri: «Pi-Ramses»

Rameses hiria (hebreeraz רַעְמְסֵס), Biblian zenbait alditan aipatzen da:

  • Hasiera: 47:11
  • Irteera: 1:11
  • Irteera: 12:37
  • Zenbakiak: 33.3
  • Zenbakiak: 33.5

Gosenen sinonimoa da, Jose eta bere ondorengoak finkatu ziren lurra. Egiptotik irteterakoan, israeliarrek abiapuntutzat erabili zuten tokia da. Bibliako Rameses hiriarentzako zenbait kokapen ezberdin proposatu dira, Tanis eta Qantir bezala, biak ala biak, Niloren deltaren ipar-ekialdean. Behin betiko ebidentziarik ez da aurkitu, baina, aukeran, adituek Qantir aukeratzen dute.

Kanpo estekak