Tronura, ume bat baino ez zela igo zen, beharbada, sei urte baino ez zituenean, eta, bere erregealdiaren iraupena, 70 eta 94 urte bitartean ezarri da, aditu ezberdinen aldetik, honek, historia osoan, errege bezala denbora gehien eman duen erregea izan dela adierazten duelarik.
Bere erregealdi luzean, Menfiseko botere zentrala hondatzen joan zen, eta nomoetako gobernariena igotzen. Bere erregealdiko lehen urteetan, Nubiarako espedizioak egin ziren. Papiro batean, hegoaldetik, bufoi bezala erabiltzeko ekartzen ziren pigmeoengatik oraindik ume bat zen faraoiak zuen interesa deskribatzen da.
Bere bizitzaren amaieran, bere osasuna hondatu egin zen, eta nomoetako gobernariak, euren probintzietako balizko agintariak bihurtu ziren.
Bera hil ondoren, erregealdi laburrak izan zituzten garrantzi handirik gabeko bi errege iritsi ziren, hauen ondoren, estatu faraoi zentralizatuari buruz geratzen zena erabat desagertu zelarik, eta Egipto, zenbait eskualde independentetan banatu zen, batzuetan, euren artean borrokatzen zutenak, Egiptoko lehen tarteko aroa abiaraziz.
Jakintsuaren kritikak izeneko testu egiptoarrak, gauzen egoera kaotiko bat deskribatzen du, eta iraganagatik malenkonia adierazten du; adituren batzuk, bere erregealdian kokatu dute, beste batzuk, lehen tarteko arokoa dela dioten arren.
Pepi II.ak hartu zuen adina, EgiptonK.a. III. milurtekoan lortutako bizitza maila onaren froga bat da. Kalkulatu denez, egiptoarren batez besteko bizitza epea, 50 urtekoa zen, munduko beste tokiren batzuetan, 30 inguruan zegoen bitartean; hau, lurpetik ateratako hondarren datazioan oinarritzen da.
Bere garaiko testigutzak
Pepi II.aren piramidea eta bere hil multzoa, Saqqaran.
Bere funtzionarioetako batzuen biografietan aipatzen da, honako toki hauetan: