Biblos

Biblos1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Gurutzatuen gaztelua

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv, vi
Erreferentzia 295
Kokalekua
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Biblos[1] (antzinako grezieraz: Βύβλος) muino batean zegoen antzinako hiri feniziar bat zen, testu kuneiformeetan Gubla eta Biblian Gebal deitua. Gaur egun, Libanoko hiri bat da, Jbeil (arabieraz: جبيل‎, Ǧubayl), Beirutetik 30 kilometro iparraldera dagoena.

Bere etimologia, zegoen muinotik dator (Gablu, mendia hebreeraz) bere jatorrizko hebreerazko izena zen Gebalen eratorri zena, hemendik, Biblos forma greziarrera pasatuz, eta, azken honetatik, Biblion hitzera (liburua), Biblia izena ere sortuko duena.

Merkataritza hiri aktibo bat izan zen, papiro azoka, zedro zura eta Kaukasoko kobrea, ekialdeko Mediterraneoko merkataritza gune bihurtua. Egiptoko faraoien basailua izan zen; ondoren, asiriar eta pertsiarren hiri zergaria izan zen.

Antzinako Biblosetik, Brontze Aroaren hasierako harresi bat, Baalat Gebal tenplua, nekropoli bat eta erromatar garaiko eta Erdi Aroko hondakin ugari kontserbatzen dira.

UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1984an.

Herri eta hiri senidetuak

Bibliografia

  • Jidéjian, Nina: Byblos à travers les âges, Beyrouth, 1977. (Byblos through the ages)
  • Thiollet, Jean-Pierre: Je m'appelle Byblos, Paris, 2005.

Erreferentziak

Kanpo estekak