Jainkoaren zedroak (arabieraz: أرز الربّ, Horsh Arz el-Rab) Libano mendian zegoen Libanoko zedroen basoaren aztarna da. Feniziarrek, asiriarrek, babiloniarrek, egiptoarrek, erromatarrek, persiarrek, israeldarrek eta otomandarrek ustiatu zuten basoa.[1] Feniziar itsasontziak egiteko edo Jerusalemgo tenplua eraikitzeko erabili zituzten. Egiptoar momiek ere bere erretxina zuten behar-beharrezkoa.
Egun babesturik dago. 1998an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak