Pepi I.a faraoia eta Ankhnesmerira I.aren semea zen; Ankhnesmerira II.arekin ezkondu zen, eta, seme bezala, Pepi II.a izan zuen. Beharbada, Merenrak, bere aitarekin elkargobernatu zuen, berak propio gobernatu baino lehen, baina hau ezin daiteke baieztatu.
Monarkiaren sendotze prozesu bat hasi zuen, Ueni, Goi Egiptoko lehen gobernari bezala izendatuz eta zenbait gobernariren boterea gehituz. Bere aitarekin, Kushgatik txunditu zen, eta, eskualde hau, interes handiarekin esploratzen jarraitu zuen.
Gazterik hil zela uste zen, baina, berriki eginiko aurkikuntza arkeologikoek, teoria hau gezurtatzen dute. Bere garaiko bi objektuk, bere erregealdia, hamar urte baino gehiagokoa izan zela erakusten dute. Bere hamargarren urtea, bosgarren erroldaren ondoren (bi urtetik behin egiten baziren), Hatnubeko harrobiko idazkun batean berretsia dago (6 zenbakidun idazkuna, Anthony Spalingerren arabera), Saqqara hegoaldeko harriari buruz berriki argitaratutako dokumentuak, Pepi II.aren erregealdiko urte liburuak dituena, hamaika eta hamahiru urte bitarteko gutxienezko erregealdia berresten du.
Bere garaiko testigutzak
Bere piramidearen multzoa, Saqqara hegoaldean eraikitzea agindu zuen, lurperatuta dagoen tokian.