Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Ekonomiaren ataletik ikasi zuen eskualdeko eta hiriko ekonomiaren espezialitatea egin zuen.[4][5]
Ibilbide profesionala
Hauek dira 1989tik izan dituen lnaka eta ardurak:[4]
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Programazioko zuzendaria (1989)
Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila (1993)
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen ekonomia-aholkularia (zuzendari-kategoria) (1995)
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Programazioko zuzendaria (1995)
Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia (1995)
EAJ-PNVren Bizkaiko diputatua Diputatuen Kongresuan (2000)[6]
EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan (2012)
EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan. Bizkaiko diputatua. Bozeramailea Diputatuen Kongresuan.
Ekonomia eta Ogasun Batzordean, Aurrekontu Batzordean, Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordean eta Kontuen Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoan (2016)
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua (2016-2024).[7][8] Sail hori urtero arduratzen da aurrekontu orokorrak prestatzeaz.[9] Halaber, sail horri dagozkio Barne Kontrol Ekonomikoa, Zerga-Administrazioa, Finantza Politika, Ekonomia Ituna, Estatuarentzako Kupoak eta lurralde historikoen Ekarpenak, baita Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza ere. Azterlan estatistikoak eta metodo ekonomikoak ere kudeatzen dituzte.