2004ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak martxoaren 14an izan ziren.
Mariano Rajoy (PP ) eta Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE ) ziren bi hautagai nagusiak. Espainiako Langileen Alderdi Sozialistak garaipena lortu zuen, baina gehiengo osorik gabe. Alderdi Popularraren ustez 3 egun lehenago gertatutako atentatuek Zapateroren garaipena eragin zuten.
Ezker Batuak aurretik zituen ia eserlekuen erdiak galdu zituen. Esquerra Republicana de Catalunyak eserleku kopurua zortzira igo zuen, eta Nafarroa Baik kongresuan bere lehen eserlekua lortu zuen. Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak ez zuten aldaketarik izan eserleku kopuruan, eta Ezker abertzaleak baliogabeko botoarekin bozkatzeko deia egin zuen bere hautagaitzak legez kanporatu eta gero.
Emaitzak
2004ko hauteskunde orokorrak
Alderdia
Botoak
%
+/-
Eserlekuak
+/-
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista
11.026.163
42,59
+8,43
164
+39
Alderdi Popularra
9.763.144
37,71
-6,81
148
-35
Convergència i Unió
835.471
3,23
-0,94
10
-5
Esquerra Republicana de Catalunya
652.196
2,52
+1,68
8
+7
Euzko Alderdi Jeltzalea
420.980
1,63
+0,10
7
=
Ezker Batua
1.284.081
4,96
-1,00
5
-4
Coalición Canaria
235.221
0,91
-0,16
3
-1
Bloque Nacionalista Galego
208.688
0,81
-0,51
2
-1
Chunta Aragonesista
94.252
0,36
+0,03
1
=
Eusko Alkartasuna
80.905
0,31
-0,12
1
=
Nafarroa Bai
61.045
0,24
n/a
1
+1
Euskal Herrian baliogabeko botoak ugariak izan ziren, 150.000 inguru. Ezker abertzaleak , bere hautes zerrendak legez kanporatuko zirela ikusirik eta 2000ko hauteskundeetan hartutako jarrera abstentzionistari uko eginez, Autodeterminazioari bai zioten hautesorriekin bozkatzeko deia egin zuen, zeinak baliogabe hartu baitziren.
Ikus, gainera
Kanpo estekak