Begoña Lasagabaster Olazabal (Irun, 1962ko irailaren 22a) abokatu eta politikari abertzalea da. 1996tik 2008ra Espainiako Diputatuen Kongresuan Eusko Alkartasunako ordezkaria izan zen.
Salamancako unibertsitatean zuzenbidea eta Brujasko (Flandria, Belgika) Europako kolegioan Goi Ikasketa Europarrak ikasi zituen. Elkarte zuzenbidean, zuzenbide zibilean eta nazioarteko zuzenbide pribatuan aditua da besteak beste.
1987 eta 1991 bitartean Karlos Garaikoetxearen idazkari izan zen, hau Europako Legebiltzarreko diputatu zen artean.
Bere alderdiaren baitan ere Batzorde Nazionaleko kide da. Zehazki nazioarteko harremanen arduraduna da exekutiba horretan.