José Alfredo Retortillo Paniagua (Zürich, 1965) bizkaitar politologoa da. 2016ko azaroaren 28tik aurrera Turismo, Komertzio eta Kontsumo Sailburua da.[1]
Deustuko Unibertsitatean lizentziatura eta Euskal Herriko Unibertsitatean lortu ondoren, Essexen eta Mannheimen ikertu du.[2] PSE-EEko militantea, arlo pribatuan lan egin zuen 1995ean EHUn politika zientzietako irakasle bilakatu arte.
Hainbat hedabidetako eztabaidetan ohiko parte hartzailea, akademian ikerlari lanetan ibilia ere bada; besteak beste, Euskobarometroaren sorreran.[3]
2019ko otsailean Jose Antonio Pastorrek Alfredo Retortillok hilabete horretan bertan Jaurlaritza utziko zuela iragarri zuen, maiatzean ospatuko diren udal hauteskundeetan Barakaldoko alkatetzara aurkezteko PSE-EEtik.[4]
Lanak
- Estática y dinámica en las actitudes políticas y los resultados electorales de la Comunidad Autónoma Vasca desde 1977, Iura Vasconiae, 7. alea, 99-116 - ISSN: 1699-5376. Xabier Aierdirekin batera
- Las elecciones locales y forales vascas de 2007, M. Arenilla (ed): La Administración Pública entre dos siglos, 113-140.. INAP (Madril) - ISBN: 978-84-7351-396-8. Francisco Llera eta Rafael Leonisiorekin batera.
- Bertsolaritza Tradizio Modernoa (2007) EHU (Bilbo) - ISBN: 978-84-9860-037-7. Zenbait egileekin batera
- Los españoles y las víctimas del terrorismo (2005) CIS (Madril) - ISBN: 84-7476-379-7. Francisco Llerarekin batera
- Los españoles y la Universidad (2004) ANECA (Madril) - ISBN: 84-7476-379-7. Francisco Llerarekin batera
Erreferentziak
Kanpo estekak