2001ean inauguratu zen, Argako Plan Integralari esker. Plan hori 1999 eta 2001 urteen artean sustatu zen, Arga ibaiaren ingurua Iruñerriko eremu hiritarrenetatik igarotzean berreskuratzeko.
Ibai Parkeak 72 zubi ditu, lau ibaietan zehar banatuta. Zubi gehienak oinzubiak dira, hau da, eraiki berriak. Hala ere, oraindik antzinako zubi asko daude, Iturgaitz edo Dona Grazia kasu.
Formalki hitz egiten, ezin da esan Iruñerriko parkekoa bide berdea denik. Bide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan, eta legalki estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verde” Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]
Ibai parke honetatik ez da inoiz trenbiderik joan. Beraz formalki ezin da esan “Vía verde” bat dela, nahiz eta oinezko eta zikloetarako bidea izan, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.