San Fermin Aldapakoaren basilikaNafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharrean dagoen basilika eta eliza bat da. Iruindarren artean usadio eta debozio handia duen santu eta lekua da.
Urteko jaiegun nagusia San Fermin Txikito jaiekin batera irailaren 25an ospatu ohi da, kondairaren arabera martirio jasan eta burua ebakita hil zen eguna. San Fermin Txikito, San Fermin Aldapa izenez ezagutzen den Iruñeko Alde Zaharreko eremu honetako jai nagusiak dira.
Irailaren 25ean, basilika honetara doan preozesioa egin eta bertan San Ferminen omenezko meza ospatzen da.
Mezak
Lan egunak, larunbatak eta jaiegun bezperak: 09:00etan Komunitatearen Atea (elizaren alboko atea) sarbide duen eta horretarako egokitutako Kaperan.
Igandeak eta jaiegunak: 09:30etan eta 12:00etan (euskaraz).