Parkearen eraikuntza 1988an Iruñea eta Yamaguchi hiriaren arteko senidetzetik dator, XVI. mendeaFrantzisko XabierkoaJaponiaren ebanjelizazioan bertaraino iritsi baitzen.[1]1997an japoniar paisaialariek diseinatu zuten eta ekialdeko estiloa da hainbat detailetan, gogoeta eta lasaitasunera gonbidatzen duen paisaia bat lortu zutelarik, lau urtaroei ere omendu nahi izan zitzaielarik.
Parkea
Guztira 85.000 metro karratu dauzka. Parkearen erdialdean urmael bat dago, eta albo batean Iruñeko planetarioa.
Bertan aurki daitezkeen japoniar estiloko eraikuntzen artean suhana (hondartza), azumaya (lakuaren gaineko etxola), yatsubashi eta ishibasi (zubiak), taki (ur-jauzia) edo geiserra daude.
Ondare nabarmena
Parke honetan nahiz inguruan honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek daude: