Unitate hirukoitz eta arina

Unitate hirukoitz eta arina
Unitate hirukoitz eta arina eskulturaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′59″N 1°38′34″W / 42.8165°N 1.64281°W / 42.8165; -1.64281
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1999
Arkitektura
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak295 (altuera) × 56 (zabalera) × 60 (sakonera horizontalean) cm

Unitate hirukoitz eta arina Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eskultura bat bat da.

Kokalekua

Gazteluko Plazan dago, Karlos III.a etorbidearen hasieran.

Historia

1950ean Jorge Oteitza oriotar eskulturgileak egin zuen. Gizaseme bat irudikatzen du, eskultura hiru unitate batzetik sortzen da, unitate horiei egileak hiperboloideak deitu zien. Brontze pompeiarra egin eta sugarrez urreztatua dago.

1999ko abenduaren 29an Gazteluko Plazan eta Karlos III.a hiribidearen hasieran jarri zuten. Plaza zaharberritzeko lanak zirela eta, bere kokalekutik kendu egin zuten, eta 2004ko ekainean, pieza Gazteluko plazara itzuli zen berriro, baina lehen baino barrurago dagoen gune batean kokatu zen, alegia, gaur egungo kokalekura.

Neurriak

  • 295 x 56 x 60 cm

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea