Biurdana parkea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen parke bat da. Arga ibaiaren ertzean dago, Donibane eta Sanduzelai auzoen artean. Hiruki itxurako oinplanoa du.
1984ean eraiki zen, guztira 27.000 metro karratuko azalera du, eta bere lursailetan indietako gaztainondoak, astigarrak, lizarrak, xarmak, almezak eta beste hainbat motatako zuhaitzak daude.
Komunak eta tenis eta futbol pistak ditu.
Errota eta urtegia
Parke honen alboan eta Arga ibaiaren ertzean Biurdana errota eta urtegia daude.
Kanpo estekak