Almeza edo basaka (Celtis australis) Cannabaceae familiako zuhaixka da, Mediterraneoan jatorria duena. Landare apaingarri moduan erabiltzen dute. Izena arabierazkoal máys (euskaraz: zuhaitz) hitzetik dator. Zuhaitz handiak izaten dira, pagoaren antzeko azala dutenak, fruitu beltzaxkak eta jateko onak ematen dituztenak.[1]