Belosoko zubiaNafarroakoIruñea hiriburuko eta Burlata udalerriko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Beloso auzoa eta Burlata udalerria elkarlotzen ditu, izan ere, Iruñea eta Burlataren arteko muga adierazten du. Iraganean Burlatako zubia deitzen zitzaion.
Auto nahiz ibilgailuentzako lau errail ditu, norantza bakoitzeko bina.
XIX. mendearen erdialdera eraikia izan zen, Baztan ingurura zihoan Frantziako errepidera heldu ahal izateko. Geroago, XIX. mendearen bukaeran, Orreagatik Frantziara zihoan errepideko zirkulaziorako erabiltzen hasi ziren. Hartara, Done Petri zubia eta Magdalenako zubia erabiltzeari utzi zitzaion, ordura arte Iruñea eta Nafarroako iparraldea lotzeko horiek erabiltzen baitziren.
Ondarea
Burlatako jauregia, Belosoko zubia igaro eta Burlatako herrigunearen sarreran dago.