Dona Grazia zubiaNafarroakoIruñea hiriburuan dagoen zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Arrotxapea eta Trinitarioak auzoak elkarlotzen ditu. Arrotxapea auzoko Arga Ibaiaren kalea eta Trinitarioetako Gipuzkoa etorbidearen artean kokatzen da.
Historia
XVIII. mendean desagertu arte zubia eta Cuatro Vientos bidegurutze inguruan zegoen Dona Grazia klaratarren komentutik izena hartu du. Nahiz eta zubia oso zaharra den (izan ere, XIII. mendea baino lehenagokoa da), Erdi Aroko Iruñeko zubi modernoena da, arkuak gotikoak baititu. Cuatro Vientos zubia eraiki zuten arte, Dona Grazia erabiltzen zuten hiria Nafarroaren iparraldearekin lotzeko. Hiriko beste zubibide batzuek bezala, bere muturreko batean harrizkogurutze bat du.
Iruditegia
Dona Grazia zubia, atzealdean Arrotxapea auzoa duelarik.