Sadar[1] erdialdeko Nafarroa zeharkatzen duen ibaia da. Aranguren eta Taxoare arteko mendietan sortzen da eta Elortzen emailea da.
Guztira 19 kilometroko luzera eta 70 km2 arroa ditu. Urtero 700 mm prezipitazioa jasotzen duenez, batez besteko emaria 12 hm3koa da. Batez besteko 6-8 metroko zabalera duen bere ibilgua mehartuta dago oso eta apenas ez du uholdeak sortzen[2].
Taxoareko mendilerroan, 600 metroko altueran, jaio ondoren Iruñerrira jotzen du. Mutiloabeiti eta Iruñea zeharkatzen ditu Elortz ibaiean hil arte[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak