Etxabakoitzeko pasabidea

Etxabakoitzeko pasabidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′N 1°40′W / 42.8°N 1.67°W / 42.8; -1.67
Map

Etxabakoitzeko pasabidea Nafarroako Iruñea hiriburuko oinezkoentzako zubi bat da. Etxabakoitz auzoan dago, S.C.D. Echavacoiz kirol elkartearen parean. Elortz ibaia zeharkatzen du. Urdanotz etxagunea eta Barañain udalerria elkarlotzea ahalbideratzen du.

34 metro luze du. Bi ibaiertzetako guneen arteko garaieren arteko aldea gainditzen ditu, arkitektura oztopoen legea betez. Altzairu galbanizatuko bi kablek osatzen egitura dute (64 milimetroko diametroa dute), zimenduei atxikiak. Taula bat ere egituraren zati da, hormigoi armatuko plakek osatutakoa. Larakoak ditu egiturak, eta haien bidez eusten zaio barandari. Bestetik, klabearekin lotzen zaizkio aurrefabrikatuari, lotura lerrakor baten bidez.

Kanpo estekak