1950eko hamarkadan eraiki zen, Iruñeko hirigunea, Magdalena auzoa, Burlata eta Atarrabiaren arteko oinezkoen pasabidea izan zedin. Betoizko blokeekin egindako ilara batzuk ziren, beren artean bereiziak zeuden eta goiko aldean ohol zabalak zituztek, oinez igaro ahal izateko. Dena den, ibaia handitzen zenean, urak ohol zabal horiek eraman egiten zituen eta oinezkoek bloketik blokerako jauzia egin behar izaten zuten, Secretos del corazon filmean Montxo Armendariz zinemagileak erakutsi zuen moduan.
2000. urtean egungo oinzubiak jarri zituzten. Ziurrenik, oinezkoentzat seguruagoak izango dira, baina oraingo horiek xarma gutxiago dute.