Soraurengo zubia Ezkabarte ibarreko Sorauren kontzejuan Erdi Aroko harrizko zubi bat da, Ultzama ibaiaren gainean.
Kokalekua
Sorauren kontzejuaren herri barnean dago.
Historia
Ultzama ibaiaren gainean dagoen, Iruñeko San Pedro zubiaren antza du. Harrizkoa da eta puntu erdiko lau arku ditu, erdiko biak handiagoak direla. Ibaiko uraren bultzadari aurre egiteko hiru zubi-bular ditu; bi dira sekzio zirkularrekoak eta hirugarrena itxura triangeluarrekoa. Hainbatetan berritu behar izan da, azken aldia 1986an izan zen. Ez da ziurra Erromatar jatorrikoa dela, izan baitaiteke Erdi Arokoa edo Errenazimendukoa. Belatetik Iruñera ibaitik jaisten ziren enborrezko baltsek ordaindu behar zuten zerga aipatzen zen 1565ko agiri batean.[1]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak