Ibilbidean zehar, 270 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Olabetik igarotzean 6,770 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko. Kopuru hori, oro har, 0,781raino jaisten da abuztuan, euri gutxien egiten duenean, eta abenduaren 12,338era igotzen da, hilabete horretan euria eta elurteak ugariagoak baitira.[2]
Handik gutxira Arkil ibaiaren emaria jasotzen du. Ondoren Odieta ibarrean sartu eta Latasa (bertan Gaskueralde ibaiaren emaria jasotzen du), Erripa, Ziaurritz eta Ostitz kontzejuak igarotzen ditu, azken kontzeju horretara iritsi aurretik Anue ibarretik datorren Eltzarrain ibaiaren emaria jasotzen du.
Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean Iruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Argaren Ibai Parkean.[3] Atarrabiako San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere. Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.
Irudiak
Ziaurritzen
Arre Ezkabarten txindelapea iturrian
Arreko zubi zaharra
Atarrabia/Arreko Andra Mariren zubia
Atarrabian
Atarrabian
San Andres errota Atarrabian
Oharrak
↑/ults̻áma/ ahoskatua (laguntza) Azentua: zorrotza bigarren silaban